Dieta (politika)

Dieta, politikan, Erdi Aroan eta Aro Modernoan zenbait batzarri ematen zitzaion izena da. Germaniako Erromatar Inperio Santuan (Dieta Inperiala edo Reichstag), Eskandinaviako herrietan, Hungarian eta Polonian egiten ziren batzar horiek. Ezagunak dira, esate baterako, Augsburgen, Spiran, Nurembergen, Frankfurten eta Wormsen egin zirenak. Enperadoreek erabakitzen zuten batzarra egingo zen lekua.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.