Dienezes
Dienezes edo Dienekes (grezieraz: Διηνέκης, doriar grezieraz "etengabe" esanahia duen διανεκής[1] hitzetik eratorria) espartar soldadua izan zen. K.a. 480. urtean Termopiletako gudu ospetsuan Greziar Estatu Hirien alde borrokatu zen, eta bertan hil zen Akemenestar Inperioko gudarostearen erasoei hiru egunez eutsi ondoren. Herodoto greziar historialariak Dienezes Termopiletako guduko soldadurik gailenentzat hartzen du Historiak (VII. liburukiaren 226. sarreran).[2]
Dienezes | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Esparta, K.a. V. mendea |
Herrialdea | Esparta |
Heriotza | Termopilak, K.a. 480 ( urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | gudaria |
Zerbitzu militarra | |
Gradua | commander (en) |
Parte hartutako gatazkak | Termopiletako gudua |
Erreferentziak
- Liddell, Henry George; Scott, Robert & Jones, Henry Stuart Jones. (1940). «διανεκής» A Greek-English Lexicon. .
- Naberan, J.. (1997-06-24). Historiak II, Herodoto. ISBN 9788488303998. (Noiz kontsultatua: 2020-03-25).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.