Diego Pérez de los Cobos
Diego Pérez de los Cobos Orihuel (Yecla, Espainia, 1964)[1] Espainiako Guardia Zibileko koronel bat da,[2] Barne Ministerioari atxikia. Egun, Madrilgo Guardia Zibilaren Komandantziako Burua izan zen 2020ko maiatz arte, eta Segurtasuneko Estatu Idazkaritzaren Bulego Teknikoko zuzendari lanetan aritu zen lehenago.
Diego Pérez de los Cobos | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2018) | |||||
2021eko martxoaren 31 - ← David Blanes González (en)
2018ko martxoaren 6a - 2020ko ekainaren 3a ← Santiago Caballero Mendaña (en) - David Blanes González (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Gandía, 1963 (60/61 urte) | ||||
Herrialdea | Espainia | ||||
Familia | |||||
Aita | Antonio Pérez de los Cobos Cuadrado | ||||
Ama | María Dolores Orihuel | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | |||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Jarduerak | |||||
Enplegatzailea(k) | Espainiako Barne Arazoetako Ministerioa | ||||
Gradua | coronel (en) |
Francisco Pérez de los Cobos Auzitegi Konstituzionaleko 2011 eta 2017 arteko presidente eta epailea anaia du.[3] 2017ko urriaren 1eko Kataluniako independentziari buruzko erreferenduma eragozteko Polizia Nazionalaren eta Guardia Zibilaren operazio burua izan zen.[4]
Ibilbidea
Gaztetan, aitak bezala (hura Fuerza Nuevako kidea baitzen), 1978ko Espainiako Konstituzioa onartzearen kontrako kanpainan parte hartu zuen, eta eskuin muturrari lotuta ibili zen.[5] Oso gazterik, 1981eko otsailaren 23ko Espainiako estatu kolpe ahaleginean, boluntario aurkeztu bide zen Yeclako Guardia Zibilaren kuartelera harekin bat egiteko.[6]
ETAk bahitutako Ortega Lara espetxe funtzionarioa askatzeko Guardia Zibilaren operazioan parte hartu zuen (1997).[7] 2017ko urriaren 1eko Kataluniako independentziari buruzko erreferenduma eragozteko ardura izan zuen; Espainiako Fiskaltzak Kataluniako Mossoen, Guardia Zibilaren eta Poliziaren errepresio lana koordinatzeko agintari bakar izendatu zuen.[8]
Erreferendumaren antolatzaileen kontra hasitako prozesuan, 2018ko otsailean, adierazi zuenez, "legea herritarren bizikidetzaren gainetik zegoen".[9] 2020ko maiatzaren 25ean, Grande-Marlaska barne ministroak kargugabetu egin zuen Madrilgo Guardia Zibilaren buru zuen postutik, "konfiantza galdu izana" argudiatuta;[10] izan ere, berak ondutako txosten baten bidez gobernuari Covid-19aren krisian "krimenak egitea" leporatu zioten.[11]
Marlaskak, ekainaren 2an, adierazi zuen Pérez de los Cobos kargugabetzeko arrazoia "8M manifestazioari buruzko txostena plazaratzea" izan zela.[12] Margarita Robles defentsa ministroak, ekainaren 4an, Guardia Zibil barrutik estatu kolpe asmoak gezurtatu eta polizia paramilitar hori goretsi zuen, baita Perez de los Cobosen lana ere.[13]
Tortura salaketak
1992an, Kepa Urrak jasandako torturetan ustez parte hartzeagatik prozesatu zuten, baita Guardia Zibileko haren hiru lankide kondenatu ere horregatik; bera, ordea, errugabe atera zen, froga faltagatik. Biktimaren hitzetan, aldiz, Pérez de los Cobos ahoa eta sudurra itxi zizkion ospitalean zaurituta zetzala.[5] 2004an, ETArekin lotura zuelakoan atxilotutako euskal kamioizale batek, halaber, torturak salatu zituen Madrilgo inkomunikazioan, eta 2020ko ekain hasieran adierazi ere bere torturatzailearen aldamenean ikusita identifikatzen duela Perez de los Cobos.[14][15]
« | Uste nuen amesgaizto batean nengoela. Besteek jotzen eta torturatzen ninduten bitartean, momentu batean, amore eman nuenean, mugitu, eta atzean eta ondoan, hor zegoen De los Cobos, niri begira, zain: noiz etsiko nuen. Ikusi egin nuen.[16] [oh 1] | » |
—Pello Alcantarilla, 2020 |
Oharrak
- Hauxe baieztatu zuen osoki: "Forentsearekin egon ondoren, kalabozotik bortizki atera, eta begiak itxita eraman ninduten plastikozko zoru marroia zuen gela txiki batera». Hor hasi zitzaizkion joka eta irainka, haren hitzetan: «Kolpe oso bortitzak eta azkarrak ematen zizkidaten zilar koloreko bi marra zituen borra beltz handi batekin. Bereziki buruan, lepoan eta besoetan jotzen ninduten. Atzerantz erortzen nintzenean, atzean nituenek aurrera egiten zidaten bultza. Guztia oihu eta irain atmosfera sinestezin batean. Uste nuen amesgaizto batean nengoela. Besteek jotzen eta torturatzen ninduten bitartean, momentu batean, amore eman nuenean, mugitu, eta atzean eta ondoan, hor zegoen De los Cobos, niri begira, zain: noiz etsiko nuen. Ikusi egin nuen".
Erreferentziak
- Ruiz Mas, José. (2013-04-30). «El tricornio de la Guardia Civil como símbolo literario en los relatos de viajeros de habla inglesa del siglo XX» Arbor 189 (760): a024. doi: . ISSN 1988-303X. (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
- (Gaztelaniaz) López-Fonseca, Óscar; Carranco, Rebeca. (2017-09-23). «El Govern rechaza que la Guardia Civil mande sobre los Mossos» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
- «El coronel Perez de los Cobos fue procesado por torturas a un etarra» ElNacional.cat (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
- «Catalunya: Pérez de los Cobos: el enigma del juicio 1-O» La Vanguardia 2019-03-03 (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
- (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2017-09-23). «Un guardia civil que fue juzgado por torturas asume el control de los Mossos» naiz: (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
- (Gaztelaniaz) Talegón, Beatriz. (2019-03-07). «Perez de los Cobos: de voluntario en el golpe del 23 F a jefe del operativo policial del 1 de octubre» Diario16 (Noiz kontsultatua: 2020-05-28).
- (Gaztelaniaz) López-Fonseca, Óscar. (2017-09-25). «El coronel que susurra a los ministros del Interior» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
- «Diego Pérez de los Cobos, el general Bum-Bum» ElNacional.cat (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
- «Pérez de los Cobos afirma que la ley estaba por encima de la convivencia ciudadana en el 1-0» La Vanguardia 2018-02-01 (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
- «Guardia Zibilen Madrilgo burua kargugabetu du Grande-Marlaskak» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-05-25).
- (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-05-25). «Cobos y Rodríguez Medel, el guardia civil y la jueza que hostigan a Sánchez y Simón por la covid-19» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
- «Marlaska niega una posible dimisión y justifica el cese de Pérez de los Cobos por la filtración del informe sobre el 8M» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
- (Gaztelaniaz) «La ministra de Defensa, Margarita Robles, niega cualquier deslealtad de la Guardia Civil» La Vanguardia 2020-06-04 (Noiz kontsultatua: 2020-06-05).
- Iribarren, Maddi Ane Txoperena. ««Torturatzen ninduten bitartean, hor zegoen De los Cobos: ikusi nuen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-29).
- (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-05-31). «Pello Alcantarilla: «Diego Pérez de los Cobos es un torturador»» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-06-01).
- https://www.berria.eus/paperekoa/1876/013/001/2020-05-29/laquotorturatzen-ninduten-bitartean-hor-zegoen-de-los-cobos-ikusi-nuenraquo.htm