Diego Mazkiaran

Diego Mazkiaran Torrontegi (Sestao, Bizkaia, 1895eko otsailaren 20a - Lima, Peru, 1940ko apirilaren 29a), ezizenez Fortuna, toreatzailea izan zen.

Diego Mazkiaran

Bizitza
JaiotzaSestao, 1895eko otsailaren 20a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaLima, 1940ko maiatzaren 10a (45 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktoreatzailea

Biografia

Gurasoak Olatzagutiko laborariak ziren. Labe Garaietan ikastun hasi bazen ere, Sevillara jo zuen non ogi-banatzailea izan zen.

Nobillero hasi zen Indautxun, 1912ko irailaren 22an. Alternatiba, berriz, Madrilen 1916ko irailaren 17an izan zuen, aitabitxiak Rafael Gómez "El Gallo" eta Alfonso Cela Villeíto "Celita" izanik[1].

1928ko urtarrilaren 23an, Madrilen paseatzen ari zela, ihes egindako zezena aurkitu eta berokia erabiliz toreatu zuen. Ekintza horregatik Gobernuak Ongintza Gurutzea eman zion[2][3].

1931ko ekainaren 17an Madrilgo Las Ventas zezen plaza zabaldu zuen[1][4].

Ernest Hemingwayek "Death in the Afternoon" bere liburuan "toreatzaile handitzat" hartu zuen, hala ere baliabide gutxikoa zela esan zuen. Gainera, besteen korridetara joaten zen toreatzaile bakarrenetariko bat izan zela gehitu zuen[5].

Zezenketak utzi ondoren, burua galdu eta zoroetxe batean sartu zuten hil arte[1][2].

Erreferentziak

  1. Conrad, Barnaby (1961) "Barnaby Conrad's Encyclopedia of Bullfighting". Boston, Massachusett: Houghton Mifflin
  2. El Universal: Mazquiarán: Corto oreja en la gran vía de Madrid
  3. Sol y moscas: Ayer y hoy
  4. Diario de Noticias: Cuando Fortuna inauguró Las Ventas
  5. Hemingway, Ernest (2003) "Death in the Afternoon". New York: Charles Scribner's Sons. ISBN 978-0-684-80145-2
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.