Diego Bergarakoa
Diego Bergarakoa (Bergara, 1499 – Malaga, 1583) hargin-maisu eta arkitektoa izan zen, garaiko Espainian eraikin garrantzitsuetan parte hartu zuena, hala nola Malagako katedralean.
Diego Bergarakoa | |
---|---|
Aldare nagusia, Malagako katedrala | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bergara, 1499 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Málaga, 1583 (83/84 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Hasiera batean, Salamancako katedralaren lanetan parte hartu zuen eta, urte batzuk geroago, Coriakoan. 1543an, Malagako katedralean hasi zuen lankidetza, anaia Martin de Santiago-ren gidaritzapean. Honen heriotzaren ondoren, Maisu Nagusi izendatu zuten eta 1549 inguruan Apezpikutzaren Lantegi Txikietako arkitekto kargua eman. Katedralean, batez ere, Kapera Nagusia eraiki zuen 1541ean[1]
Eraikinak
Hauek dira Diego Bergarakoak zuzenduriko edo parte hartutako eraikin nagusiak:
- Salamancako katedrala, Salamanca (Gaztela)
- Coriako katedrala, Coria (Extremadura)
- Malagako katedrala, Malaga (Andaluzia)
- San Juan eliza, Malaga (Andaluzia)
- San Sebastian eliza, Antequera (Andaluzia)
- San Agustin eliza, Antequera (Andaluzia)
- Santa Maria la Mayor kolegio eliza, Antequera (Andaluzia)
- Encarnacion eliza, Marbella (Andaluzia)
- Albalá zubia, Plasencia (Extremadura)[erreferentzia behar]
- Guadalhorce gaineko zubia, Álora (Andaluzia)[erreferentzia behar]
- Malagako Plaza Nagusiko arkupeak, Malaga (Andaluzia)[erreferentzia behar]
- San Juan eliza, Malaga
- Santa Maria la Mayor kolegio eliza, Antequera
- Encarnacion eliza, Marbella
Erreferentziak
- Narciso Casas. Historia y Arte en las Catedrales de España. , 110 or. ISBN 978-84-6863200-1..
Bibliografia
- La Catedral de Málaga. Una sinfonía inacabada. Obispado de Málaga 2018.
- Casadevall Serra, Joan: Estudio del color del Centro Histórico de Málaga, Ayuntamiento de Málaga, 1999.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.