Die Hochzeit
Die Hochzeit (euskaraz Ezkontza) Richard Wagnerren bukatu gabeko opera da. Wagnerrek libretoa osatu eta 1832ko udazkenean hasi zen musika konposatzen. Rosalie ahizpak, bere familia sostengatzen zuenak, historiarekiko desadostasuna adierazi zionean utzi zuen proiektua. Wagnerrek konposizioa utzi eta libretoa suntsitu zuen. Gaur egun operaren zati bat ezagutzen da.[1]
Die Hochzeit | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1832 |
Argitaratze-data | 1912 |
Estreinaldi-data | 1938ko otsailaren 13a |
Izenburua | Die Hochzeit |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | alemana |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Libretista | Richard Wagner |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Richard Wagner |
Argumentua
Ada izeneko neskazahar bat Arindal izeneko gazte batekin ezkontzera doa. Bikoteak elkarren artean ez du ezer sentitzen, baizik eta interes politikoek bultzatuta ezkonduko dira. Ezkontzaren bezperan, Cadolt, Adarekin maiteminduta zegoena, neskalagunaren gelan sartzen da pasiozko azken gau bat igarotzeko asmoz. Adak baztertu egiten ditu Cadolten proposamenak, eta ez du bera bahitzen uzten, gizona balkoitik bultzatuta. Bere heriotza eragin bazuen ere, Ada ere Cadoltekin maiteminduta zegoen, eta hiletan bere maitearen gorpuaren ondoan erori eta hil egin zen.
Wagnerrek Ada eta Arindal izenak osatu zuen bere lehenengo operan, Die Feen (Maitagarriak) erabili zituen.