Die Hard with a Vengeance
Die Hard with a Vengeance (euskaraz: «eutsi gogor mendekuarekin») 1995eko John McTiernan estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako ekintza film bat da. Bruce Willis, Jeremy Irons, Samuel L. Jackson, Graham Greene, Colleen Camp, Larry Bryggman eta Sam Phillips aktoreek antzeztu zuten.
Die Hard with a Vengeance | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1995 |
Izenburua | Die Hard with a Vengeance |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | lapurreta filma, ekintza-filma, action thriller (en) , Buddy filma eta buddy cop film (en) |
Iraupena | 131 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Telesaila | Die Hard (en) |
Grabazio lekua(k) | Connecticut, New York eta Hego Carolina |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | John McTiernan |
Gidoigilea(k) | Jonathan Hensleigh (en) Roderick Thorp |
Antzezlea(k) | |
Bruce Willis (John McClane (en) ) Jeremy Irons Samuel L. Jackson Larry Bryggman Graham Greene Colleen Camp Charles Dumas (en) Michael Cristofer Anthony Peck (en) John Doman Kevin Chamberlin Nick Wyman Stephen Pearlman Aasif Mandvi Aldis Hodge Edwin Hodge | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | John McTiernan Michael Tadross |
Konpainia ekoizlea | Cinergi Pictures (en) Touchstone Pictures |
Ekoizle eragilea | Andrew G. Vajna Buzz Feitshans (en) |
Edizioa | John Wright (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Michael Kamen |
Argazki-zuzendaria | Peter Menzies |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | New York |
Argumentu nagusia | New Yorkeko Polizia Departamendua, Mendekua eta terrorismoa |
Historia | |
Nominazioak | MTV Movie Award for Best Action Sequence (en) |
Bideoa | YouTube |
Die Hard (1988) eta Die Hard 2 (1990) filmeen jarraipena da, era berean, Live Free or Die Hard (2007) eta A Good Day to Die Hard (2013) jarraipenak izan zituen.
Argumentuak
Istorioa New York hiriko merkatalgune batean jazotako leherketa batekin hasten da. Simon (Jeremy Irons) deitzen dela dioen gizon batek New Yorkeko poliziari deitu eta leherketaren arduraduna bera dela esango die. Gainera, John McClane (Bruce Willis) tenienteak berarekin "Simonek dio" haur jolasera jolasten ez baldin badu, hirian zehar leherketa gehiago burutuko dituelako mehatxua aipatuko du. Honela bada, hiriaren hondamendia ekidin asmoz, McClanek Simonek berarentzat erabakitzen dituen proba eta jolasak banarn-banan eta denbora epe baten barruan betetzen joan beharko du.
Bere lehen proba Harlem auzora "beltzak gorrotatzen ditut" kartela daramala joatea izango da...bertako Zeus Carver (Samuel L. Jackson) elektrotresna denda bateko jabeari esker MacClanek estualdi honetatik bizirik ateratzea lortuko du. Hortik aurrera Simonek ipintzen dizkion probak betetzen joan beharko da, nola edo hala Simon atzematea lortu arte.
Aktoreak
- Bruce Willis: John McClane tenientea
- Jeremy Irons: Simon Peter Gruber
- Samuel L. Jackson: Zeus Carver
- Graham Greene: Joe Lambert
- Colleen Camp: Connie Kowalski
- Larry Bryggman: Walter Cobb inspektorea
- Anthony Peck: Ricky Walsh
- Nick Wyman: Mathias Targo
- Sam Phillips: Katya
- Kevin Chamberlin: Charles Weiss
- Richard E. Council: Otto
- Robert Sedgwick: Rolf
- Timothy Adams: Gunther
- Phil Theis: Erik
Kanpo estekak
- Die Hard with a Vengeance filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)