Die Brücke (taldea)

Die Brücke taldea 1905. urtean Dresde hirian (Alemania) Ernst Ludwing artistaren eskutik sortzen den talde espresionista da. XX. mendeko lehen erdialdeko zatian.

KGBrücke
Jatorria
Sorrera-urtea1905
MugimenduaEkspresjonizma
Ezaugarriak
Deskribapena
Honen eragina jaso duAlbrecht Dürer, Matthias Grünewald, Lucas Cranach Zaharra eta Primitibismo
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Saxonia
HiriaDresden
Emanaldia
Amaiera-data1913
kronologia
Die Brücke (taldea) Dresdner Sezession (en) Itzuli

Talde alemaniar honek espresionismoari atea zabaldu zion, postinpresionismoaren eta zine zein argazkigintzaren esparruan gertatu ziren aurrerapenen ondoren sortzen diren abangoardia artistikoen artean garrantzitsuenetarikoa izan zen bati hain zuzen.

Sortzaileak

Sortzaileak, artista alemaniar espresionistak dira, denak Dresdeko hirian arte ikasketak burutu zituztenak.

1906. urtean beste bi artista gehituko dira taldera Max Hermann Pechstein (1881 - 1955) eta Emil Nolde (1867 - 1956). 1910. urtean Otto Müller (1874 - 1930).

Izenaren jatorria

Die Brücke izenak zubia esan nahi du. Kideak Friedrich Nietzsche filosofoaren ideia honetan oinarritu ziren taldea izendatzerako orduan: "gizadiarentzat helburua ez da izatez bizitza bera bizitzea, baizik eta zubiak eraikitzea etorkizun hobe baterantz".[1]

Ezaugarriak

Margolaritza eta grabatu-teknika landu zuen talde honek garaiko akademizismo burgesarekin apurtu nahi izan zuen; "hauen ustetan arte berri bat sortu beharra zegoen gizarte berri batentzat". Talde honek, aurrerago espresionista guztiek egingo zuten bezala, pentsamolde eta bizimolde burgesak kritikatzen zituen.[1]

Mugimendu eta talde honen helburua sortzaile oro arteaz baliatuz euren barnean zeuden emozioak adierazteko gai izatea zen. Horretarako ertz askoko lerroak zein kolore gogorrak erabiltzen zituzten, eta irudiak desitxuratu ohi zituzten euren izaera karikaturara hurbiltzeko asmoz.[1]

Bestalde, arte mugimendu berri honek zuri eta beltzaren balio adierazkorra ikertu zuen, aurretiko garaietan grabatu-teknikaren bitartez soilik garatu zena Horrez gain, kultura primitibo afrikarretan jarri zuten arreta, eta horren isla garbia euren margolanetan aurki dezakegu.

Euren lanetan Jugendstil arte forma estetikotik hartutako hainbat elementu identifikatu daitezke.

Euren ezaugarri plastiko zein artearen ikuspuntu kritiko eta errebeldea direla eta, askotan Fauvista (Basapizti) talde frantsesarekin alderatu izan dute talde hau.[2]

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) VANGUARDIAS DEL SIGLO XX: PINTURA. (Noiz kontsultatua: 2021-05-27).
  2. (Gaztelaniaz) «Die Brücke» HiSoUR Arte Cultura Historia 2017-02-23 (Noiz kontsultatua: 2021-05-27).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.