Didier Pironi
Didier Joseph Louis Pironi (Villecresnes, 1952ko martxoaren 26a - itsasoan, Wight uhartetik gertu, 1987ko abuztuaren 23a) frantziar 1 Formulako gidaria izan zen.
Didier Pironi | |
---|---|
(1982) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Didier Joseph Louis Pironi |
Jaiotza | Villecresnes, 1952ko martxoaren 26a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Wight, 1987ko abuztuaren 23a (35 urte) |
Hobiratze lekua | Q110358143 |
Heriotza modua | : Fortune de mer (en) ship accident (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | 1 Formulako gidaria, automobil-pilotua eta lasterketa-pilotua |
Parte-hartzailea
| |
Kidetza | Tyrrell Racing (en) Scuderia Ferrari Equipe Ligier (en) Kremer Racing (en) Renault Sport BMW in motorsport (en) |
72 Sari Nagusitan lehiatu zen, Tyrrell (1978-79), Ligier (1980) eta Ferrari (1981-82) taldeetan gidatuz. Hiru proba irabazi zituen (1980ko Belgikako Sari Nagusia, 1982ko San Marinoko Sari Nagusia eta 1982ko Herbehereetako Sari Nagusia) eta 13 podium eta 101 puntu lortu zituen. 1 Formulako ibilbidea 1980ko Alemaniako Sari Nagusian izandako istripu baten ondorioz amaitu zen. Bi hanketan haustura ugari izan zituen.
1978an Le Manseko 24 orduak irabazi zituen, Renault McAlpine A442B bat gidatuz.
Sendatu ondoren, offshore powerboat racing ontzien probetan lehiatzen hasi zen, eta txapelketako proba bat egiten hil zen.