Didier Daeninckx
Didier Daeninckx (Saint-Denis, 1949ko apirilaren 27a) frantses idazlea da. Inprimatzaile-ikasketak egin zituen eta horretan jardun zuen, 1970eko hamarkadaren erdialdean informatizazioak iraultza ekarri zuen arte. Hogeita sei urterekin idatzi zuen lehen lana, baina ez zuen arrakastarik lortu, 1984an Meurtres pour mémoire lana argitaratu zuen arte. Lan horretan, Parisko aljeriarrek 1961ean egin zuten manifestazio baketsuaren kontrako bortizkeria gogorarazten du. Kazetaritzako inkestaren eta ikerkuntza-nobelaren arteko nahasketa egiten du bere lanetan. Beste lan batzuk: Le Géant inachevé (1984), Le Bourreau et son double (1986), Le Facteur fatal (1990), En marge (1994), Nazis dans le métro (1996), Mort au premier tour[ (1997), La Couleur du noir (1998), Banlieue nord (1999), Ceinture rouge (2001), Raconteur d'histoires (2003), Le crime de Sainte-Adresse (2004), Chut plus de bruit (2005), Histoire et faux-semblants (2007), La rumeur d'Aubervilliers (2009), À louer sans commission (2011).
Didier Daeninckx | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Saint-Denis, 1949ko apirilaren 27a (74 urte) |
Herrialdea | Frantzia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, gidoilaria, eleberrigilea, haur literatura idazlea, factory worker (en) eta kazetaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Frantziako Alderdi Komunista |
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Didier Daeninckx |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.