Didier Borotra
Didier Borotra (Nantes, Frantzia, 1937ko abuztuaren 30a - ) euskal herritar politikaria da. Franck Borotra politikaria anaia du, Claire Borotra antzezlea arreba eta Jean Borotra politikari eta tenislaria osaba. Union Démocratique Française (UDF) alderdikoa da.
Didier Borotra | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Nantes, 1937ko abuztuaren 30a (86 urte) | ||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||
Familia | |||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Parisko Ikasketa Politikoetako Institutua | ||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||
Lantokia(k) | Paris | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Alderdi politikoa | Frantziako Demokraziaren aldeko Batasuna |
Hainbat agintaldi egin ditu Biarritzeko alkate bezala, eta 1991z geroztik Frantziako Senatuan senatari ere bada. Behin baino gehiagotan azaldu du bera ez dagoela erabat euskal departamenduaren alde, baina aldi berean Pariseko gobernuak hala erabakiko balu onartzeko prest legokeela ere adierazi du. Sektore kontserbadoreen kritikak ere jasan izan ditu inoiz, esate baterako Jakes Abeberri politikari abertzalea Biarritzeko alkateorde izendatu zuenean.
Agintaldiak
- Pirinio Atlantikoetako senataria (hasieran UDFkoa eta gero MoDemkoa) (1992tik aurrera).
- Biarritzeko alkatea (1991tik aurrera).
- Biarritz Ekialdeko kontseilari orokorra (1973tik aurrera).
- Arbonako alkatea (1971 – 1977)
- Baiona-Angelu-Biarritz gune-metropolitarraren presidentea
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.