Diango Cissoko
Diango Cissoko (1948 – Bamako, 2022ko apirilaren 4a) maliar politikaria izan zen. Maliko lehen ministroa izan zen 2012ko abendutik 2013ko irailera.
Diango Cissoko | |||
---|---|---|---|
2012ko abenduaren 11 - 2013ko irailaren 5a ← Cheick Modibo Diarra (en) - Oumar Tatam Ly (en) → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 1948 | ||
Herrialdea | Mali | ||
Heriotza | Bamako, 2022ko apirilaren 4a (73/74 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Pierre eta Marie Curie Unibertsitatea University of Caen Normandy (en) Rouen-Normandiako Unibertsitatea 1985) doctorate in France (en) : zuzenbide | ||
Hezkuntza-maila | doctorate in France (en) | ||
Tesi zuzendaria | Alain Plantey (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | École pratique des hautes études École nationale d’administration (en) Q3578086 | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | International Institute of Law of the French-Speaking Countries (en) | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | baliorik ez |
Zuzenbidean doktoratu zen Rouengo Unibertsitatean eta funtzionarioa izan zen bere herrialdean. Bamakoko espetxeko zuzendaria eta Zerbitzu Zibileko eta Pertsonaleko zuzendaria izan zen. Nazioarteko Diru Funtsean, Munduko Bankuan eta Garapenerako Afrikako Bankuan ere lan egin zuen.
1984tik 1988ra Justizia ministro izan zen. 1988tik 1991ra Lehendakaritzako idazkari nagusia izan zen. 2012ko abenduaren 11n militar kolpistek lehen ministro izendatu zuten kanpoko presioen ondorioz. Iparraldeko eskualdeetako ordezkari gehiago sartu zituen bere gobernuan, eta atzerriko laguntza militarra eskatu zuen. Ibrahim Boubacar Keïta presidente demokratiko berriak lehen ministro berria izendatu zuen 2013ko irailean.