Dialogismo
Dialogismo edo sermocinatio pentsamendu figura erretorikoa da. Honen funtsa zera da: testuaren edo enuntziazioaren subjektuak bere buruari galderak egiten dizkio eta erantzunen itxura egiten du elkarrizketa edo bakarrizketa antzeko egitura sortuz.[1]
Erretorikan sermocinatio izen klasikoa erabiltzen da oraindik.
Adibide batzuk
Hona hemen Urko kantariaren abesti baten estrofa figura horren gainean egina:[2]
- Galdetu nion neure buruari
- Nor nintzen ni, nor nintzen ni.
- Galdetu nion neure buruari
- Nor nintzen ni, nor nintzen ni.
- Arrotz hizkuntz baten hitz egiten beti
- Jakin gabe nor nintzen ni.
Beste adibide bat, Benito Lertxundiren "Zenbat gera?" abestian:
- Zenbat gera? Lau, bat, hiru, bost zazpi?
- Zer egin degu? Ezer ez.
- Zer egiten degu? Alkar jo.
- Zer egingo degu? Alkar hil?
Prosan ere eman daiteke figura. Kritiko askorentzat, esaterako Julia Kristevarentzat, nobelaren beraren egituran dialogismoak garrantzi handia du.[3]
Erreferentziak
Bibliografia
- Euskaltzaindia: Literatura terminoen hiztegia. Bilbo: 2008. 227-228.or. Iratxe Retolazaren artikulua.
- Angelo Marchese eta Joaquín Forradellas: Diccionario de retórica, crítica y terminología literaria. Bartzelona: Ariel, 1982. 99-100.or.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.