Diadumeniano
Diadumeniano (latinez: Marcus Opellius Antoninus Diadumenianus; 208ko irailaren 14a - Zeugma, 218ko ekaina) Erromatar Inperioko enperadorea izan zen 218an.
Diadumeniano | |||||
---|---|---|---|---|---|
218ko maiatza - 218ko ekaina
217ko maiatza - 218 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | 208ko irailaren 14a | ||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||
Heriotza | Antiokia Oronteskoa, 218ko ekainaren 8a (9 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Antiokia Oronteskoa | ||||
Heriotza modua | : burugabetzea | ||||
Familia | |||||
Aita | Makrino | ||||
Ama | Nonia Zeltsa | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | latina | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | monarka |
Makrino enperadorearen eta, zenbait iturriren arabera, Nonia Zeltsa izeneko emakume baten semea izan zen, hau asmatutako izena dela dirudien arren. Makrinok Karakala hiltzeko konplotean parte hartu zuen eta bere burua enperadore izendatu zuen 217ko apirilaren 11n, hilketa gertatu eta hiru egunera. Handik gutxira, bere seme Diadumeniano zesar izendatu zuen. 218ko maiatzaren 16an, Heliogabalok matxinada bat hasi zuen enperadore berriaren aurka. Makrinok Diadumeniano augusto mailara igo eta enperadorekidea egin zuen. 218ko ekainaren 18an Antiokiako guduan garaitua, Makrinok Bosforora ihes egin zuen eta Diadumenianoren zaintza zerbitzari leialei enkargatu zien, Partiar Inperiora Artaban IV.aren gortera eramateko misioarekin. Diadumeniano bidean harrapatu eta ekainaren amaieran exekutatu zuten. Heliogabalok haren burua jaso zuen garaikur gisa.