Diabolo Kiwi
Diabolo Kiwi 2016 urtean Donibane Garazin sortutako funk musika taldea da.
Diabolo Kiwi | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Donibane Garazi Nafarroa Beherea |
Musika mota | funk |
Urteak | 2016 |
Taldekideak | |
Leire Iribarne Amaiur Epher Julen Etxeberri Allande Etxeberri | |
Ibilbidea
Donibane Garaziko eskolan elkar ezagutu eta 2016an taldea sortu zuten Julen eta Allandek, Garaziko gaztetxean antolaturiko jaialdi batean parte hartzeko. Bi urtetan nahiko geldirik egon ondoren 2018ko maiatzean berriz elkartu ziren eta Leire eta Amaiur sartu ziren taldean[1]. Aurreneko diskoa 2019an argitaratu zuten, Kokinkeriak fini izenekoa. Funk estiloko bost kanta hartzen zituen barnean[2].
2020an Herri Urrats ikastolen jaiaren abestia atera zuten, "Gaki ge" izena zuena. Ekitaldi berezia izan zen gainera, izan ere etxean konfinatuta ospatu baitzen jaia[3]. 2021. urtean lehenengo diska luzea argitaratu zuten, Uhin galduak.
2022ko urtarrilean Leire Iribarne abeslaria auto istripuz hil zen[4].
Besterik
- "Gaki ge" abestia, Herri Urrats 2020
Erreferentziak
- IXO! #1 - Diabolo Kiwi. (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
- «Kokinkeriak Fini - Diabolo Kiwi Album Information» songdata.io (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
- (Gaztelaniaz) Gipuzkoa, Noticias de. «Herri Urrats 2022: Senperen ospatuko da maiatzaren 8an, 39. edizioa izanik» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
- Imaz, Jon Ordoñez Garmendia-Andoni. «Leire Iribarne Diabolo Kiwi taldeko musikagilea hil da, trafiko istripu batean» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-01-29).
- «Kokinkeriak fini» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-26).
- «Uhin galduak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-12).