Dhaulagiri
Dhaulagiri munduko mendirik altuenetan zazpigarrena da, 8.167 metro baititu. Nepalen kokatuta dago.
Dhaulagiri | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 8.167 m |
Prominentzia | 3.357 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 28°41′48″N 83°29′24″E |
Mendikatea | Himalaia Dhaulagiri Himal (en) |
Estatu itsasgabe | Nepal |
Province of Nepal | Gandaki Province |
Mendizaletasuna | |
Lehen igoera | 1960ko maiatzaren 13an, austriar eta suitzarrek osatutako talde batek. |
Kurt Diemberger, Peter Diener, Ernst Forrer, Albin Schelbert, Nyima Dorji eta Nawang Dorjik igo zuten lehen aldiz 1960ko Maiatzaren 13an. Lehenengo aldia zen ere mendi bat igotzen zela Himalaian hegazkin baten laguntzaz eta hegazkinak istripua izan zuen.
1808an munduko mendirik altuena zela uste zen eta horrek Kangchenjunga aurkitu zen arte jarraitu zuen. Berez 30 kilometrotan 7.000 metroko igoera duen mendia da eta iparraldeko aldean 4.000 metroko jaitsiera du; horrek altuera handia dela pentsarazten du.
1979ko nafar espedizioa
Dhaulagiri izan zen lehenengo zortzimilakoa euskal alpinistentzat. 1979an izan zen eta espedizioan, Pilar Ganuza eta Gregorio Arizekin batera, Xabier Garaioa, Trini Cornellana, Javier Garreta, Mari Abrego, Pitxi Eguillor, Iñaki Aldaia, Agustin Setuain, Angel Irigoien, Jose Ignacio Ariz, Angel Martinez, Gerardo Plaza eta Javier Sorozabal nafarrak eta Jordi Pons, Ramon Bramona, Joan Massons eta Jordi Colomer katalanak joan ziren.
Tontorrera, azkenik, Gerardo Plaza, Xabier Garaioa, Iñaki Aldaia, Jordi Pons eta Ang Rita xerpa iritsi ziren 1979ko maiatzaren 12an.
Beste euskal alpinista batzuk
1998ko maiatzaren 22an Alberto Iñurrategi, Felix Iñurrategi eta Juanito Oiarzabal lehenengo aldiz igo ziren mendi honetara. Eta 10 urte geroago Edurne Pasabanek gauza bera lortu zuen, 2008ko maiatzaren 1ean.