Dharamsala

Dharamsala (hindiz: धर्मशाला) Indiako iparraldean dagoen hiria da. Kangra barrutian dago, Himachal Pradesh estatuan. Tibetetik erbesteratuta bizi den hamalaugarren Dalai Lama den Tenzin Gyatsoren egoitza da. Budismoa da lurraldeko erlijio nagusia.

Dharamsala
धर्मशाला
དྷ་རམ་ས་ལ་
Dharamsala
hiria
Administrazioa
Herrialdea India
Indiako estatuaHimachal Pradesh
Indiako barrutiKangra barrutia
Izen ofizialaधर्मशाला
དྷ་རམ་ས་ལ་
Dharamsala
Jatorrizko izenaधर्मशाला
དྷ་རམ་ས་ལ་
Dharamsala
Posta kodea176215
Geografia
Koordenatuak32°12′55″N 76°19′07″E
Map
Azalera29.51 km²
Altuera1.457 m
Demografia
Biztanleria19.034 (2001)
Dentsitatea645 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia1892
Ordu eremuaUTC+05:30
himachaltourism.gov.in…

Etimologia

Hindiz, dharamshala hitzak babesleku edo atseden-etxea erromesentzako esan nahi du. Tradizionalki dharamshalak erromes-tokitik gertu altxatu ziren. Halaber, budistentzat, dharmasala hitz egiteko eta eztabaidatzeko espazioa izan daiteke.[1]

Historia

Budismoa izan da hiriko ezinbesteko ezaugarria. VII. mendean haranean 50 monasterio zeuden. Gaur egun bi mila monje inguru bizi dira monasterioetan. Budismoaren zabaltze prozesua brahmanismo eta islamismo etorrerarekin mugatu zen.

Erresuma Batuak 1848an lurraldea okupatu zuen. 1866an Gurkha Infanteria inguruan kokatu zen; denborarekin hor sortuko zen Erresuma Batuko Gurkha erregimentu ospetsua. XX. mendeko bi mundu gerretan ospetsua egin zen erregimentu hori.

1852an, Dharamshala Kangra haranaren hiriburua bihurtu zen. Britainiarrek gustukoa zuten hiri hau, batez ere udako hilabeteetan; nolabait, Delhiren ordezko udako hiriburua bihurtu zen. Hau guztia 1905eko lurrikarak aldatu zuen: eraikin gehienak erori ziren eta 20.000 hildako gertatu ziren lurraldean. Dharamsalak horrelako istripuak sarritan pairatzen ditu eta, ondorioz, britainiarrek Shimlan, Himachal Pradesh estatuan, erresidentzia berria egokitu zuten.

Txinak Tibet inbaditu ondoren, Tenzin Gyatsok abandonatu behar izan zuen. Indiako Lehen Ministroa zen Jawaharlal Nehruk baimena eman zion Dharamshalan babesa hartzeko eta, 1960an, Erbesteko Tibetar Gobernua sortzeko. Ondorioz, milaka tibetar erbesteratuak hirian egokitu ziren, bereziki McLeod Ganj auzoan non monasterioak, tenpluak eta eskolak antolatu zituzten. Horregatik hiria "Lhasa Txikia" izenarekin ezagutzen da.[2] Dharamsala turisten helburua bihurtu da ere bai horri esker.

Klima

    Datu klimatikoak (Dharamshala (1981–2010, muturrekoak 1951–2011))    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 24.7 28.0 31.6 35.6 38.6 38.6 42.7 37.8 34.8 34.6 26.6 27.2 42.7
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 15.7 17.1 21.5 26.5 30.3 31.2 27.3 26.6 26.6 25.2 21.7 17.8 24.0
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 6.0 7.3 10.9 15.4 19.1 20.9 20.0 19.7 18.0 14.3 10.3 7.2 14.1
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -1.9 -1.6 2.4 7.3 8.8 12.6 14.3 14.1 11.2 8.0 4.8 -1.0 -1.9
Euria (mm) 80.2 123.5 125.2 65.4 80.2 241.2 765.4 787.4 354.1 56.3 26.1 50.9 2755.8
Euri egunak (≥ 1 mm) 4.5 6.1 6.4 5.2 5.2 9.8 20.6 22.4 13.0 2.8 1.4 2.8 100.2
Hezetasuna (%) 66 63 54 47 45 53 80 86 78 63 62 65 63
Iturria: India Meteorological Department[3][4]

Iruditegia

Erreferentziak

  1. "Dharmsala". The Imperial Gazetteer of India. XI. Oxford: Clarendon Press. 1908. 301–302 or – via Digital South Asia Library.
  2. Craig, Mary (1999). Tears of Blood: a Cry for Tibet. Washington, D.C.: Counterpoint. 142 or. ISBN 9781582430256. OCLC 41431635.
  3. India Meteorological Department. (2015eko urtarrila). Station: Dharamshala Climatological Table 1981–2010. in: Climatological Normals 1981–2010., 243–244 or..
  4. India Meteorological Department. (2016ko abendua). Extremes of Temperature & Rainfall for Indian Stations (Up to 2012). , M68 or..

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.