Dhamar
Dhamar (arabieraz: ذَمَار, Ḏamār; antzinako hegoaldeko arabieraz: 𐩹𐩣𐩧 Ḏmr) hego-mendebaldeko Yemengo hiri garrantzitsua da, Dhamar gobernantziako hiriburua dena. Sana hiriburuarekin eta beste probintzia batzuekin lotzen duen errepide nagusian dago. Hiri hau Yemengo arabiar eta islamiar kultura eta zientzialari ospetsu askoren egoitza izan zen. Bere meskita handia Abu Bakr Al-Sadeek kalifaren garaian eraiki zuten.
Dhamar | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
hiria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Yemen | ||||||||||
Yemenen banaketa administratiboa | Dhamar gobernantzia | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 14°33′00″N 44°24′06″E | ||||||||||
Altuera | 2.400 m | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 160.114 (2005) 77.194 (1994) | ||||||||||
| |||||||||||
Etxebizitzak | 19.650 |
Dhamar hiriak paper handia izan zuen Yemengo bizitza politikoan eta merkataritzan. Oso paper historiko garrantzitsua izan zuen Yemenen islamiar aroa baino lehen.
Klima
Datu klimatikoak (Dhamar) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 21.2 | 22.6 | 25.1 | 24.9 | 26.0 | 28.1 | 25.8 | 25.3 | 25.2 | 23.6 | 21.1 | 20.8 | 24.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 11.8 | 12.3 | 15.7 | 16.2 | 17.9 | 18.9 | 19.6 | 19.2 | 18.0 | 16.4 | 13.9 | 12.8 | 16.1 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 2.4 | 2.0 | 6.3 | 7.6 | 9.9 | 9.8 | 13.4 | 13.1 | 10.7 | 9.3 | 6.7 | 4.9 | 8 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 7 | 8 | 18 | 50 | 45 | 15 | 76 | 110 | 31 | 6 | 8 | 3 | 377 |
Iturria: Climate-Data.org[1] |
Dhamartar ospetsuak
- Nabil Mohammed Al-Garbi, olinpiar atleta.
- Shoshana Damari (1923-2006), israeldar abeslaria.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Climate: Dhamar - Climate-Data.org. .
Kanpo estekak
Artikulu hau Yemengo geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.