Devanagari

Devanagari hizkuntza vedikoak eta sanskritoak eta gaur egun indiar hizkuntza moderno batzuek (hindiak, maratherak eta beste batzuek) erabilitako idazkera da[1], abugida motakoa. Devanagari hitza sanskritozko देवनागरी devanāgarī —/d̪eːʋˈnaːɡri/ ahoskatua— hitzetik dator eta «jainkotiar hirikoa» esan nahi du.[2]

XIX. mendeko Rig-vedaren eskuizkribua, devanagariz idatzita.

Alderdi formalak

Alfabeto horrek ez du letra xehe eta larrien arteko bereizketarik. Ezkerretik eskuinera idazten da, alfabeto latinoa bezala[3].

Forma biribilduak dituzte letra gehienek, luzapen lerrozuzenekin konbinatuta. Letra guztiek goialdean shirorekhā deritzon marra horizontal bat dute, letra batuketan luzatua: itxura berezia ematen dio devaganariz idatzitako hitzei, marra zuzen horizontal luze batetik zintzilik daudela ematen baitu.

Devanagariz idatzitako hitz batean, shirorekhā lerro zuzena nabarmen, bertatik letrak zintzilik baleude bezala.

Abugida alfabeto bat da, hau da, kontsonante eta bokalak bereizten ditu, baina konbinazio bereziak osatzen dituzte silabak osatzerakoan.

Hizkuntzak

Devanagari idazketa erabili izan da pali, prakrito eta sanskrito hizkuntza klasikoekin, eta egun, Nepalgo eta Indiako hizkuntza hauekin: marathia, hindia, boroa, nepalera, xerpa, apabhramsha, awadhia, bhojpuria, braj bhasha, chhattisgarhia, haryanvia, magahia, nagpuria, rajasthanera, bhili, dogriA, kashmirrera, konkania, sindhia, newarra, mundaria eta santalia.

Ikurrak

-
LetraIkurra [p]-zUnicodeIPA
प (ez). aə
पा aaɑ
पि iɪ
पी iii
पु uʊ
पू uuu
पृ bokalezko rrɪ ([r ̩]) sanskritoz
पॄ bokalezko rrrɪ ([rː̩]) sanskritoz
पॢ bokalezko l([l ̩]) sanskritoz
पॣ bokalezko ll(lː̩]) sanskritoz
पॅ e txandra
पॆ e labure
पे ee(ː)
पै aiɛ ([ai]) sanskritoz
पॉ txandra o
पॊ o laburo
पो oo(ː)
पौ auɔ ([au]) sanskritoz
Beste ikurrak
Ikurrak [p]-zUnicodeErabilera
प् viramahalant, bokala kentzen du
पँ chandrabindubokala sudurkaritzen du
पं anuswarabokala sudurkaritzen du
पः visargasoinugabeko arnasketa
प़ nuktapersierazko soinuak irudikatzeko (ad., f + nukta = f).
पऽ avagrahabokala luzatzen du
Kontsonanteak
LetraUnicodeTransliterazioaIPA
kakk
kjakhkh
gagg
gjaghgɦ
ngaŋ
chac
chjachh
shaj
shjajhɦ
niañɲ
taʈ
tjaṭhʈh
daɖ / ɽ
djaḍhɖɦ / ɽɦ
nnaɳ
tat
tjathh
dad
djadhɦ
nan
papp
phaphph
babb
bhabhbɦ
mamm
yayj
rarɾ
lall
llaɭ
vavv
shaśɕ
ssaʂ
sass
hahh
-
0123456789

Unicode

 0123456789ABCDEF
U+090x  
U+091x
U+092x
U+093x   ि
U+094x   
U+095x    क़ख़ग़ज़ड़ढ़फ़य़
U+096x
U+097x           ॿ

Erreferentziak

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Devaganari. .
  2. Fischer, Steven Roger. (2004). A history of writing. Reaktion Books ISBN 978-1-86189-167-9..
  3. «The Devanagari Script» omniglot.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-10).

Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.