Deuterio

Deuterioa, isotopo zeinuaz ere ezaguna, naturan aurki dezakegun bigarren hidrogeno isotopo arruntena dugu. Protioa baino askoz eskasagoa da eta hidrogeno guztiaren %0,000115 osatzen du.

Deuterio hitza isotopoak izendatzeko existitzen diren hitz gutxietako bat da, orohar isotopoek ez baitute izenik jasotzen zeinuaz besterik. 2H protioarekin batera hidrogenoaren isotopo egonkor bakarra dugu. Deuterio izena egozten zaio, eta bi nukleoiz osatua du nukleoa, protoi batez eta neutroi batez. Ekilibrio elektrikoan elektroi bakarra izaten du. Lurreko hidrogenoaren %0,0026 eta %0,0184 artean deuterioa dugu. Isotopo honek ez du erradioaktibitaterik eta ez du giza osasunean eragin nabarmenik. Deuterio atomo ugariz osaturiko urari `ur astun` izena egozten zaio deuterioa protioa baino astunagoa baita. Deuterioa eta deuterioak osatzen dituen substantziak marka ez-radioaktibo gixa erabili ohi dira saiakera kimikoetan baita 1H-NMR espektroskopiako solbente gixa. `Ur astuna` neutroi moderatzaile eta hozgarri gixa erabili ohi da erreaktore nuklearretan. Deuterioa fusio nuklearrerako erregai gixa erabili liteke, gaur egun frantzia egoaldean eraikitzen ari dira lehen fusio generadorea ITER proiektuaren baitan hain zuzen ere.

Ezaugarri nagusiak

zeinua
Z(p) N(n) masa isotopikoa (u) bataz
besteko
biziraupena
spin
nuklearra
bataz
besteko
kopurua(mol%)
kopuru
rangoa
(mol%)
2H 1 1 2.0141017778(4) EGONKORRA 1+ 0.000115(70) 0.000026-0.000184

Beste isotopoak

Esan bezala deuterioa ez da hidrogeno isotopo bakarra naturan beste bi aurki ditzakegu 1H, eta 3H protio eta tritio-a urrenez urren. Aurrekoez gain 4H, 5H, 6H eta 7H isotopo ezegonkorrak sintetizatu ahal izan dira, zeinak aurki ezin daitezken naturan .

Gehiago jakiteko ikusi:

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.