Deustu Kirol Elkartea
Deustu Kirol Elkartea Deustuko futbol taldea da. 1913an sortua, egun Bizkaiko Ohorezko futbol mailan ibili da azken urteetan baina 2015ean Hirugarren Mailara igo da.
Ezizena(k) | Tomatero, Deustu | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1913 (111 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Etxezuri Bilbo inaugurazioa: 2005 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Aner Sanchez Basaguren | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Aritza Escandon | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | 3. maila RFEF | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2022-23 | 5.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.sddeusto.es | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Historia
Sociedad Deportiva Deusto 1913an sortu zuten, Deustu Bilboko auzo bihurtu baino 12 urte lehenago, antzinako Club Union Fortuna-Deusto F.B.C desagertu zen urte berean.
1920ko hamarkadan Bizkaiko talderik indartsuenetariko bat zen Athletic Club eta Getxoko Arenas taldeekin batera.
1950eko hamarkadan Deustuko Unibertsitatearekin ituna sinatu ondoren, Deusto-Universidad izena hartu eta Hirugarren Mailan jokatu zuen. Hantxe eman zituen 10 denboraldi: 1956 eta 1963 artean, 1964-65 denboraldia eta 1966 eta 1968 artean.
Berriro 1979tik 1985ra Mailara itzuli zen eta 1979 eta 1982 artean Espainiako Futbol Errege Kopa jokatu zuen.
Uniformea
- Lehenengoa: Zamarra gorria eta praka txuriak.
- Bigarrena: Zamarra urdinak eta praka urdinak.[1]
Futbol Zelaia
Deustuko Etxezuri futbol zelaian jokatzen du, 2005ean irekia eta Ibarrekolandatik gertu kokatuta. Futbol zelai honek 100x61-ko dimentzioak ditu.[2]
Datuak
2023-24 denboraldia barne.
- Denboraldiak Lehenengo Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren Mailan: 0
- Denboraldiak Bigarren B Mailan: 0
- Denboraldiak Lehen maila RFEFn: 0
- Denboraldiak Bigarren maila RFEFn: 0
- Denboraldiak Hirugarren Mailan: 22
- Denboraldiak Hirugarren maila RFEFn: 3
- Emaitzarik onena: 4. (Hirugarren Maila, 58-59 eta 81-82 denboraldiak)
Ibilbidea
Denboraldia | # | Maila | Emaitza |
---|---|---|---|
2006-07 | 5 | Bizkaiko Ohorezko Maila | 14.a |
2007-08 | 5 | Bizkaiko Ohorezko Maila | 15.a |
2008-09 | 5 | Bizkaiko Ohorezko Maila | 9.a |
2009-10 | 5 | Bizkaiko Ohorezko Maila | 9.a |
2010-11 | 5 | Bizkaiko Ohorezko Maila | 6.a |
2011-12 | 5 | Bizkaiko Ohorezko Maila | 4.a |
2012-13 | 5 | Bizkaiko Ohorezko Maila | 10.a |
2013-14 | 5 | Bizkaiko Ohorezko Maila | 10.a |
2014-15 | 5 | Bizkaiko Ohorezko Maila | 1.a |
2015-16 | 4 | Hirugarren Maila | 16.a |
2016-17 | 4 | Hirugarren Maila | 7.a |
2017-18 | 4 | Hirugarren Maila | 8.a |
2018-19 | 4 | Hirugarren Maila | 15.a |
2019-20 | 4 | Hirugarren Maila | 18.a |
2020-21 | 4 | Hirugarren Maila | 4.a/2.a |
2021-22 | 5 | 3. maila RFEF | 13.a |
2022-23 | 5 | 3. maila RFEF | 5.a/2a |
2023-24 | 5 | 3. maila RFEF |
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) «Bizkaiko Futbol Federakundea |Federación Vizcaína de Fútbol» fvf-bff.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-11).
- (Gaztelaniaz) «Bizkaiko Futbol Federakundea |Federación Vizcaína de Fútbol» fvf-bff.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-11).