Detroit Rock City

"Detroit Rock City" Kiss hard rock talde amerikarraren abestia da, beraien 1976ko Destroyer albumean argitaratua. Abestia Paul Stanleyk eta Bob Ezrinek idatzi zuten, eta Kissen kontzertu batera zihoala izan zuen auto istripu batean hil zen benetako zale bati zuruz hitz egiten du. Abestia, 1976an grabatua eta single moduan kaleratua, Kissen Destroyer albumeko hirugarren singlea izan zen eta albumeko azkena izatea pentsatua zuten. Single moduan, salmenta eskasak izan zituen, eta irratian ez zuten asko jarri (Detroiten baino ez), eta ez zen AEBetako zerrendetan sartu, zaleen gogokoenetakoa zen arren. Sorpresa handia izan zen singlearen B-aldea, "Beth", Peter Criss bateriajoleak abestutako balada, AEBetako hainbat merkatutan gailentzen hasi zela, eta beraz, singlea berrargitaratu zuten "Beth" A-aldean eta "Detroit Rock City" B-aldean zituelarik. Love Gun/Alive II biran zehar, Stanleyk letrak aldatu zituen, "I know I'm gonna die, why?", "I know I'm gonna die, and I don't care!". Abestiak VH1ren 40 Metal Abesti Onenen zerrendako 6. postua lortu zuen eta Heavy Metal – The First 20 Years albumean agertzen da.

Detroit Rock City
Kissen musika-lana
Egilea(k)Kiss
Argitaratze-data1976
IzenburuaDetroit Rock City
Ezaugarriak
Hizkuntzaingelesa
Deskribapena
Honen parte daDestroyer
Ekoizpena
Ekoizleabaliorik ez
HitzakBob Ezrin eta Paul Stanley
Bestelako lanak
MusikagileaBob Ezrin
Paul Stanley
Artikulu hau abestiari buruzkoa da; izen bereko filmerako buruzkoa beste hau da: «Detroit Rock City (film)».
"Detroit Rock City"
Kiss(r)en singlea
Destroyer albumetik
Argitalpena1976ko uztailaren 28a
Formatua7"
GrabazioaRecord Plant Studios,
New York City: 1976
Musika motaHard rock, heavy metal
Iraupena5:17 (albumeko bertsioa)
3:35 (single bertsioa)
DiskoetxeaCasablanca
IdazleaPaul Stanley
Bob Ezrin
EkoizleaBob Ezrin
Kiss (r)en single kronologia
"Flaming Youth" / "God of Thunder"
(1976)
"Detroit Rock City" / "Beth"
(1976)
"Beth" / "Detroit Rock City"
(1976)

Abestiari buruzko datu interesgarriak

Detroit Rock City abestiaren hasierako aurkezlea ezezaguna da gaur egun ere. Gene Simmons edo Bob Ezrinen ahotsa dela pentsatu izan da, hala ere, biek ezetz esan dute. Detroit Rock City lehenagoko abesti batean oinarritua dago, Kissek "Acrobat" izeneko kontzertuan baino ez jo zutena.

Pop kulturan

  • Abestiaren izenburua erabili zen 1999ko filmerako.
  • Detroit Tigersek batzutan abestia erabiltzen dute taldea zelaira irteten danean partidua hasi baino lehen.
  • Detroit Red Wingsek abestia erabiltzen dute partidoko lehenengo buruz burukoa baino lehen, eta telebista eta irrati transmisioetan.
  • Fikziozko tokia—Detroit, Michiganen kokatutako Rock City Theater—Guitar Hero II musika bideo-jokoan agertzen da.
  • 2007ko Rock Band musika bideo-jokoan agertzen da, non oinarrizko pista erabiltzen den - hala ere, lehen soloa luzeagoa agertzen da, eta amaierako "Get up!/Everybody's gonna leave their seats/Get down!" abestitik kendu zen.
  • Kissek abestia jo zuen Gene Simmons Family Jewels telesaileko kapitulu batean.
  • 2008ko Rock Revolution musika bideo-jokoan agertzen da.
  • Rock Band bertsioa agertzen da Paul Blart: Mall Cop filmean.
  • 2008ko Role Models filmean agertzen da.
  • 2009ko Dance Dance Revolution musika bideo-jokoan agertzen da.
  • 2011ko The Dilemma filmean agertzen da.

Beste bertsioak

  • Rich Kids on LSD - "Berlin Rock City" - "Greatest Hits, Live in Berlin" 1988
  • Halloween (metal band) "No One Gets Out" 1991
  • Soundgarden – " Sub Pop Rock City" – Sub Pop 200
  • The Mighty Mighty BosstonesKiss My Ass
  • Hayseed DixieLet There Be Rockgrass
  • Alien Fashion Show – "Detroit Swing City" (single, 1998)
  • Metallica, Kid Rock, Sevendust eta Ted Nugent zuzenean 1999ko gabonzaharreko kontzertuan Pontiac Silverdomen
  • HammerFallCrimson Thunder (bonus track)
  • Radio Cult – "Grooves from the Grave" (2008)
  • Sweet Siren
  • Gwar 1994 inguruko kontzertuetan
  • Less Than Jake – "Gainsville Rock City"
  • GO!GO!7188 – "Kazari Janai no yo Namida wa" (jatorrian Akina Nakamori) beraien bertsio albumean, Tora no Ana 2
  • Bullet LaVoltaGimme Danger / Hard to Believe: Kiss Covers Compilation
  • Dee SniderSpin the Bottle
  • Racer XLive Extreme Volume II
  • Green Day – "Live in Detroit" July 14, 2009 (only played beginning)

Langileak

  • Paul Stanley - ahotsak/gitarra erritmikoa
  • Ace Frehley - gitarra nagusia
  • Gene Simmons - baxua/koruak
  • Peter Criss - bateria

Ikus, gainera

  • Detroit Rock City (film)
  • Music of Detroit
  • Detroit Metal City

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.