Detroit Institute of Arts
Detroit Institute of Arts (DIA) Detroiten kokatutako museo bat da, Estatu Batuetako arte bilduma handienetako eta garrantzitsuenetako bat daukana. AEBeko sei museo nagusien artean kokatzen da[1]; izan ere, haren 100 galeriatan baino gehiagotan (61,100 m2), bilduma erraldoi bat dago ikusgai, Antzinako Egiptotik eta Europako artetik arte garaikidera bitarteko lanak biltzen dituena.
Detroit Institute of Arts | |
---|---|
![]() | |
Datuak | |
Mota | Arte galeria, zinema-aretoa eta performing arts center (en) ![]() |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduera | |
Kidetza | North American Reciprocal Museum Association (en) ![]() |
Eskumendekoak | Russell A. Alger House Museum (en) ![]() |
Agintea | |
Zuzendaria | Salvador Salort-Pons (en) ![]() |
Osatuta | Detroit Institute of Arts Research Library & Archives (en) ![]() European: Medieval and Renaissance W234 (en) ![]() European: Medieval and Renaissance W241 (en) ![]() |
Legezko forma | 501(c)(3) organization (en) ![]() |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 58.989.129 $ (2017) |
Historia | |
Sorrera | 1885 |
Sortzailea | Detroit Museum of Art Founders Society (en) ![]() |
Ordezkatzen du | Detroit Museum of Art (en) ![]() |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() |
Museoko lehen lanak James E. Scripps egunkarietako magnatearen bildumakoak dira. Gero, Detroiteko filantropoek, hala nola Charles Lang Freer-ek, eta automobilgintzako baroiek jarraitu zuten museoarekin kolaboratzen. Hala, artea eta funtsak Ford, Firestone eta Dodge familiek eman zituzten. Artista amerikarren lanak 1883an museoa sortu eta berehala bildu ziren. XX. mendearen hasieran bilduma izugarri handitu zuen museoak, nazioarteko lan ugari eskuratu baitzituen. 1927an, Paul Cretek egungo museoaren eraikinetako bat eraiki zuen Beaux-Arts estiloan.
Irudi galeria
- Jan van Eycken lantegia, San Jeronimo estudioan, 1442
- Benozzo Gozzoli, Ama Birjina eta umea, c. 1460
- Tiburreko Sibilaren maisua, Gurutziltzaketa, 1485
- Frankfurteko maisua, Ama Birjina tronuan, XV. mendea
- Lucas Cranach Zaharra, San Kristobal, 1518–20
- Pieter Bruegel Zaharra, Ezteietako dantza, 1566
- Diego Velázquez, Noble baten erretratua, 1623
- Rembrandt van Rijn, Ikustaldia, 1640
- Jacob Isaakszoon van Ruisdael, Juduen hilerria, 1657
- Corrado Giaquinto, Atsedenaldia Egiptorako bidean, 1764–65
- Henry Fuseli, Ametsgaiztoa, 1781
- John Singleton Copley, Watson eta marrazoa, 1782
- Edgar Degas, Biolin-jotzailea eta emakume gaztea, 1870–1872
- James Abbott McNeill Whistler, Nokturnoa beltzez eta urrez, c. 1872-1877
- Paul Cézanne, Bainatzaileak, 1879
- Vincent van Gogh, Autorretratua lastozko kapelarekin, 1887
- Vincent van Gogh, Joseph Roulin postariaren erretratua, 1888
- Paul Gauguin, Artistaren erretratua idoloarekin, 1893
- Richard James Wyatt, Neska bat bainua hartzen, marmola, 1830–35
- Jean-Baptiste Carpeaux, Erretzailea, 1863