Determinatzaile (gramatika)
Determinatzailea, hizkuntzalaritzan, izen-sintagma baten erreferentea mugatzen, zehazten edo kuantifikatzen duen hitza edo morfema da.
Izen-sintagmak ardaztzat izen berezi bat edo izenordain bat baldin badu, ardatz horrek ez du bestelako laguntzarik behar izen-sintagma osatzeko. Baina ardatza izen arrunt bat bada, izen-sintagma ez da gauzatzen determinatzailerik ez baldin bada.
Determinatzailearen zeregina izen-sintagmaren erreferentzia zehazten laguntzea da. Alegia, txakur izena animalia-mota ezagun bati aplikatzen zaio. Baina egiazko munduan, lau hankaren gainean dabiltzan txakur zehatzez hitz egin behar izaten da, eta orduan zein txakur aipatzen ari den zehaztu beharra dago: txakurrak esanda, esan nahi du txakur guztiak aipatzen ari direla. Txakur hau esanda, berriz, ez. Ezta txakurra edo txakur handia esanda ere. Oraingoan, mundu errealean, edo asmatuan, dabiltzan animalia jakin batzuk aipatzen ari dira. Horixe da determinatzailearen zeregina.
Hiru multzotan sailkatzen dira:
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.