Desplazamendu-erregistro

Desplazamendu-erregistroa edo dekalaje-erregistroa sarrerak eta irteerak kateaturik dituzten biegonkorretan (flip-flop) oinarritutako zirkuitu sekuentziala da. Datuak beste zirkuitu batean kargatzeko erabiltzen dira. Datuak biegonkor batetik beste batera igarotzen da zirkuituaren erlojuaren erritmoan.

Biegonkorrek bit bat gorde dezakete, beraz erregistroek hainbat biegonkorrez osaturik daudenez, hitz bitar bat gorde dezakete. Gordetako hitz bitarraren tamaina biegonkorren kopuruaren araberakoa da.

Hainbat desplazamendu-erregistro mota dago sarreraren eta irteeraren konfigurazioaren arabera:

  • Serie/Serie
  • Serie/Paralelo
  • Paralelo/Serie
  • Paralelo/Paralelo

Horrez gain, badira desplazamendu-erregistro bidirekzionalak.

Serieko sarrera - serieko irteera

Demagun 1101 kodea kargatu nahi dugula 4 biteko desplazamendu-erregistro batean eta erregistroa 0000 egoera ezagunetik hasten dela kargatzen. Normalean erregistroek FIFO egitura dute, hau da, lehena sartzen dena, lehena ateratzen da. Orduan, datua taulak erakusten duen moduan kargatuko da.

Serieko irteerarekin digituak gainidazten dira ikus daitekeen moduan.

0000erregistroan zegoen hasierako kodea
1000
1100
0110
1011kodearen lehenengo digitua ateratzen da
0101kodearen bigarren digitua ateratzen da
0010kodearen hirugarren digitua ateratzen da
0001kodearen laugarren digitua ateratzen da
0000

Serieko sarrera - paraleloko irteera

4 Biteko Serie-Paralelo desplazamendu erregistroa.

Datuaren digitoak biegonkor bakoitzaren irteeratik hartzen dira. Irudiko diagraman, Q4 irteera serieko irteera bezala erabili daiteke.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.