Desoxirribosa

Desoxirribosa () pentosa bat da, zeluletako azido desoxirribonukleikoaren (DNAren) eta beste molekula organikoen osagaia dena.

Desoxirribosa
Formula kimikoaC5H10O4
SMILES kanonikoa2D eredua
SMILES isomerikoa
C1[C@@H]([C@H](O[C@H]1O)CO)O
MolView3D eredua
Konposizioaoxigeno, karbono eta hidrogeno
Mota2-deoxypentose (en) Itzuli
TautomeroaD-2-deoxyribose (en) Itzuli
Ezaugarriak
Fusio-puntua91 °C
Masa molekularra134,058 Da
Identifikatzaileak
InChlKeyPDWIQYODPROSQH-VPENINKCSA-N
CAS zenbakia36792-88-8
ChemSpider388661
PubChem439576
Human Metabolome DatabaseHMDB0003224
KNApSAcKC00001115
UNIIZ9I45OZ8PJ
KEGGC01801
PDB Ligand2DR

Phoebus A.T. Levene biokimikari estatubatuarrak aurkitu zuen 1929an, baina 1953 arte ez zen DNArekin lotu.

Ezaugarriak

Desoxiazukre ezagunena da. Erribosarekin antz handia du, baina horren aldean bigarren karbonoan bi hidrogeno ditu (CH2), OH taldea izan beharrean (CHOH). Bigarren karbonoko oxigeno falta horrek ADNari malgutasun handiagoa ematen dio eta horri esker helize bikoitza eratu dezake.

Disoluzioan aske dagoenean Desoxirribopiranosa (eraztun hexagonala) nagusitzen bada ere Desoxirribofuranosa (eraztun pentagonala) egitura ere hartzen du. Kate askearen presentzia oso txikia da.

Desoxirribosak disoluzioan hartzen dituen egiturak.

Azukre hau D-2-desoxirribosa moduan dago naturan, baina era sintetikoan bere enantiomeroa ere (L-2-desoxirribosa) lor daiteke[1].

Garrantzia biologikoa

Biziarentzat ezinbesteko den azido desoxirribonukleikoaren osagaia da[2]. Nukleotidoak osatzeko desoxirribosaren karbono anomerikoan lotura N-glukosidikoaren bidez base nitrogenatuari lotzen zaio eta bestetik seigarren karbonoan fosfoester lotura bat eratzen du. Azido nukleikoa sortzerakoan hirugarren karbonoa lotzen zaio aurreko nukleotidoko azido fosforikoari.

Erreferentziak

  1. C Bernelot-Moens and B Demple. (1989). «Multiple DNA repair activities for 3′-deoxyribose fragments in Escherichia coli» Nucleic Acids Research 17.
  2. C.Michael Hogan. (2010). «Deoxyribonucleic acid. Encyclopedia of Earth. National Council for Science and the Environment.» S.Draggan and C.Cleveland.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.