Desordutan

Desordutan 2005ean, Tolosako hiru lagunek sortutako taldea da.

Desordutan
Datuak
JatorriaTolosa (Gipuzkoa)
Musika motapop rock
Urteak2005 -
Taldekideak
Joseba "Txus" Aranburu
Iñigo Karrera
Gorka
Egoitz Ezkerra
Lehengo taldekideak
Julen Goikoetxea

Ibilbidea

Txus, Iñigo eta Gorkak sortu zuten proiektu akustiko bat da, gitarra akustikoa, baxua eta bateriaz baliatuz. Beranduago, bigarren gitarra-jotzailearen etorrerarekin (Egoitz) hirukoa pop-rock bandan bilakatu zen. Beranduago berriz, lan kontuak zirela medio, Gorkak erreleboa Juleni pasa behar izan zion. Hasieratik azpimarratu nahi izan ditu laukoteak abestien doinu eta melodiak; letra eta poema landuak doinu melodikoez eskeiniak…baino base rockeroa baztertu gabe.

Lehen kontzertua 2006ko apirilean eman zuten Tolosako Bonberenean. Urte horretako abenduan bertan, lehen maketa grabatu zuten Tolosako Bonberenean, Screech eta Etxebe teknikari zirelarik. Nahasketaz Karlos Osinaga ‘Txap’ arduratu zen. Lagun artean egindako lan hau ‘DESORDUTAN’ izenarekin kaleratu zuten eta autoekoiztua izan zen. ‘Ordularien’ lehen maketa honek makina bat kontzertu eskaintzeko aukera eman die azken urte hauetan, eta baita bandak bere nortasuna eta norabidea definitzeko ere. Hasieran anekdotikoa zen haizezko instrumentuen laguntza esaterako, orain taldearen baitan funtsezkotzat hartu daiteke, batik bat zuzenekoetan. Esan beharra dago, taldekideek beste formatu musikaletan ibiliak direla eta badutela nolabaiteko esperientzia beste taldetan: kamara orkestra, txaranga, musika banda, kolaborazioak beste rock taldeekin… Lanaren helburua, taldearen musika hedatu eta zuzeneko gehiago eskaini ahal izatea alegia, ez dute amaitutzat jotzen eta dagoeneko kanta berriak eta zuzeneko formatu ezberdinetan ari dira lanean ate gehiago irekiko lizkieken lehen diskari begira.

Partaideak

  • Joseba Aranburu, txus;
  • Iñigo Karrera;
  • Egoitz Ezkerra;
  • Julen Goikoetxea

Diskografia

  • Desordutan (2006, maketa)
  • Eromena zor dizut... (2009)

Kolaborazioak

  • Oinarria eraikitzen. Irura, Kilometroak 2008 (2008)

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.