Desnako kasernetako aire-erasoa
Desnako kasernetako aire-erasoak 2022ko maiatzaren 17an, Errusiako Aireko Indarraren aire-eraso bati egiten dio erreferentzia, zeinak Ukrainako Desna hirian –Txernihiv Oblastean– kokaturiko kuartel militarra jo zuen.
Desnako kasernetako aire-erasoa | |||
---|---|---|---|
| |||
Mota | Aire-erasoa | ||
Honen parte da | Ukrainako inbasioa | ||
Data | 2022ko maiatzak 17 | ||
Kokaleku | Desna, Txernihiv Oblasta (Ukraina) | ||
Pertsona hilak | 87[1][2] | ||
Pertsona zaurituak | 12?[3] | ||
Erantzule | Errusia
| ||
Ukrainako agintariek, hasieran, jakinarazi zuten zortzi pertsona hil zirela, bai eta beste hamabi zauritu zirela;[3] astebete geroago, eguneratu zuten hildako-zenbaketa, Volodymyr Zelenskyk 87 gorpu berreskuratu zituztela esan zuenean.[1][2] Errusiako funtzionarioek, bestalde, esan zuten militarrek "zehaztasun handiko eta irismen-luzeko misilak" erabili zituela erasoan.[2] Ukrainako Armadak 2022ko Errusiaren Ukrainako inbasioan zehar bizitza-galerarik handiena suposatu zuen ebentu bakarra omen izan zen.[4]
Erreferentziak
- (Ingelesez) «Bodies of 87 people found under rubble after Russian airstrike on Desna» www.ukrinform.net.
- (Ingelesez) Reuters. (2022-05-23). «Ukraine says 87 were killed in Russian air strike last week» Reuters.
- (Ingelesez) Reuters. (2022-05-17). «Russian air strike kills eight in northern Ukraine, emergency service says» Reuters.
- (Ingelesez) «Ukraine says 87 killed in Russian attack on military base» The Independent 2022-05-23.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.