Desmosoma
Desmosoma edo Macula adherens zelulen arteko lotura egiten duen egitura bat da.
![](../I/Desmosome_cell_junction_en.svg.png.webp)
![](../I/Desmosome_Cell_Junction.png.webp)
Zelula mintzean aurkitzen da, ausaz kokaturik, eta estres mekaniko handia jasaten duten zeluletan kopuru handitan ikusten da, hala nola, miokardioko muskulu-ehunean, maskurian, digestio hodiko mukosatan eta epitelio-ehunetan[1].
Egitura
Desmosomak hainbat atal ditu; zelularen barnean firu ertainez osaturiko plakak edo xaflak, mintzean dauden aingura proteinak eta matrizera ateratzen diren kadherina izeneko glikoproteinak.
- Barneko eremua: Dentsitate handiko plaka bat osatzen da 15-20 nm-ko luzera duena. Desmoplakina izeneko proteinaz eginda dago[2] eta hauei zitoeskeletoko firu ertainak lotzen zaikie, keratinazkoak hain zuzen ere[3].
- Mintzeko eremua: Bertan katenina proteinak aurkitzen dira, β-katenina, p120-katenina eta plakoglobina (γ-katenina)[4].
- Kanpoko eremua: Zelula arteko eremuak 34 nm-ko distantzia du eta kateninari loturik dauden kadherinak ateratzen dira zelula mintzetik kanpora. Kadherina hauek desmokolinaz eta desmogleinaz osaturik daude. Ondoz ondoko zelula bien kadherinak elkar lotzen dira[5]. Kaltzio kontzentrazioak proteina hauen arteko loturak baldintzatzen ditu[3].
Funtzioa
Desmosomek zelulak elkartzen dituzte, baina ehun bereko zelulen mugimendu koordinatua ahalbidetzen dute[3] eta honek ekintza mekanikoari aurre egiteko gaitasuna ematen diete epitelio-ehuneko zelulei. Larruazaleko zelulek desmosoma ugari dituzte eta honi esker babes-hesi garrantzitsua eratzen dute immunitate-sistemaren aurreneko babes egitura bihurtuz[6].
Gaixotasunak
- Penfigo gaixotasuna: Gaixotasun autoimmunea da. Desmogleinak[7] suntsitzen dituzten antigorputzak ekoizten dira eta hauek desmosomak hausten dituzte[8]. Larruazala oso fina izaten da eta baba handiak eta ugariak ateratzen dira.
- Hailey–Hailey gaixotasuna: Desmosomak gaizki eratzen dira eta larruazalean legenak eta babak ateratzen dira[9].
- Eskuin bentrikuluko arritmia: Desmosometako proteinen geneek jasaten dituzten mutazioek eragiten dute[10].
Historia
Giulio Bizzozero patologo italiarrak aurkitu zuen[1] eta "nodulo dentsoak" izena eman zien baina "Bizzozeroren noduluak" izenarekin ezagutu izan ziren. 1920 urtean Josef Schaffer-ek "desmosoma" izena eman zion, grekerazko desmos (loturak) eta soma (gorputza) hitzak elkartuz[11].
Ikus, gainera
Erreferentziak
- (Ingelesez) Delva, Emmanuella; Tucker, Dana K.; Kowalczyk, Andrew P.. (2009-08-01). «The Desmosome» Cold Spring Harbor Perspectives in Biology 1 (2): a002543. doi: . ISSN 1943-0264. PMID 20066089. (Noiz kontsultatua: 2020-01-27).
- (Ingelesez) Mueller, Helga; Franke, Werner W.. (1983-02-05). «Biochemical and immunological characterization of desmoplakins I and II, the major polypeptides of the desmosomal plaque» Journal of Molecular Biology 163 (4): 647–671. doi: . ISSN 0022-2836. (Noiz kontsultatua: 2020-01-27).
- «Desmosomas: uniendo células | La guía de Biología» biologia.laguia2000.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-27).
- (Ingelesez) Cowin, Pamela; Kapprell, Hans-Peter; Franke, Werner W.; Tamkun, John; Hynes, Richard O.. (1986-09-26). «Plakoglobin: A protein common to different kinds of intercellular adhering junctions» Cell 46 (7): 1063–1073. doi: . ISSN 0092-8674. PMID 3530498. (Noiz kontsultatua: 2020-01-27).
- (Ingelesez) Harrison, Oliver J.; Brasch, Julia; Lasso, Gorka; Katsamba, Phinikoula S.; Ahlsen, Goran; Honig, Barry; Shapiro, Lawrence. (2016-06-28). «Structural basis of adhesive binding by desmocollins and desmogleins» Proceedings of the National Academy of Sciences 113 (26): 7160–7165. doi: . ISSN 0027-8424. PMID 27298358. (Noiz kontsultatua: 2020-01-27).
- «Sistema inmune cut�neo» sisbib.unmsm.edu.pe (Noiz kontsultatua: 2020-01-27).
- «Esquema de los desmosomas y su participación en los pénfigos» www.uv.es (Noiz kontsultatua: 2020-01-27).
- (Ingelesez) Mohammad Beigi, Pooya Khan. (2018). Khan Mohammad Beigi, Pooya ed. «History of Pemphigus Vulgaris» A Clinician's Guide to Pemphigus Vulgaris (Springer International Publishing): 13–13. doi: . ISBN 978-3-319-67759-0. (Noiz kontsultatua: 2020-01-27).
- (Ingelesez) Hu, Zhilan; Bonifas, Jeannette M.; Beech, Jenna; Bench, Graham; Shigihara, Takako; Ogawa, Hideoki; Ikeda, Shigaku; Mauro, Theodora et al.. (2000-01). «Mutations in ATP2C1 , encoding a calcium pump, cause Hailey-Hailey disease» Nature Genetics 24 (1): 61–65. doi: . ISSN 1546-1718. (Noiz kontsultatua: 2020-01-27).
- (Ingelesez) Lahtinen, Annukka M.; Lehtonen, Eero; Marjamaa, Annukka; Kaartinen, Maija; Heliö, Tiina; Porthan, Kimmo; Oikarinen, Lasse; Toivonen, Lauri et al.. (2011-08-01). «Population-prevalent desmosomal mutations predisposing to arrhythmogenic right ventricular cardiomyopathy» Heart Rhythm 8 (8): 1214–1221. doi: . ISSN 1547-5271. (Noiz kontsultatua: 2020-01-27).
- (Ingelesez) «Desmosome | Meaning of Desmosome by Lexico» Lexico Dictionaries | English (Noiz kontsultatua: 2020-01-27).