Desmond Tutu

Desmond Mpilo Tutu (Klerksdorp, Transvaal probintzia, 1931ko urriaren 7 Lurmutur Hiria, 2021eko abenduaren 26a) hegoafrikar apezpiku anglikanoa eta apartheidaren aurkako ekintzailea izan zen. 1984an, Bakearen Nobel saria jaso zuen.

Desmond Tutu

Anglican Archbishop of Cape Town (en) Itzuli

1986ko irailaren 7a - 1996ko ekaina
Philip Russell (en) Itzuli - Njongonkulu Ndungane (en) Itzuli
Bishop of Johannesburg (en) Itzuli

1985eko otsaila - 1986ko irailaren 7a
Timothy Bavin (en) Itzuli - George Buchanan (en) Itzuli
South African Council of Churches (en) Itzuli idazkari nagusi

1978ko martxoa - 1985eko otsaila
Diocese of Lesotho (en) Itzuli bishop of Lesotho (en) Itzuli

1976ko abuztua - 1978ko martxoa
John Maund (en) Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDesmond Mpilo Tutu
JaiotzaMunsieville (en) Itzuli, 1931ko urriaren 7a
Herrialdea Hegoafrika
HeriotzaLurmutur Hiria, 2021eko abenduaren 26a (90 urte)
Hobiratze lekuaSt. George's Cathedral (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: prostatako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Nomalizo Leah Tutu (en) Itzuli  (1955eko uztailaren 2a -  2021eko abenduaren 26a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaBates College (en) Itzuli
Hamilton College (en) Itzuli
Hegoafrikako Unibertsitatea 1954)
St. Martin's School (en) Itzuli : Teologia
Londresko King's College
(1962 - 2012) master : Teologia
Hizkuntzakingelesa
afrikaansa
xhosera
tswanera
sothoera
Jarduerak
Jarduerakapaiz anglikanoa, giza eskubideen aldeko ekintzailea, teologoa, saiakeragilea, evangelical theologian (en) Itzuli, artzapezpikua eta militante politikoa
Enplegatzailea(k)National University of Lesotho (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

IMDB: nm0878379 Musicbrainz: 7999bead-7233-4f0b-830f-c4ef13382288 Discogs: 764381 Find a Grave: 235186223 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Desmond Tutu Hegoafrika iparraldeko Klerksdorpen jaio zen, Johannesburgetik gertu, 1931ko urriaren 7an. Mediku bilakatzeko asmoa izan zuen txikitatik; familiaren baliabide ekonomiko urriak, ordea, plana aldatzera behartu zuten, eta irakasle izateko ikasi zuen. 1954tik 1957ra ibili zen lanbide horretan, eta gerora izendatu zuten artzain anglikano, 1960an; hain justu, Teologia ikasi ondoren.[1]

Hurrengo hamabost urteetan ere ikasketetan murgildu zen —tartean egonaldi bat egin zuen Londresen—, eta 1975ean Johannesburgeko katedral anglikanoko dekano aukeratu zuten; hori lortu zuen lehenbiziko herritar beltza izan zen. Orduan, hiri horren hegoaldeko Soweto auzunean hasi zen bizitzen, Nelson Mandelaren kale berean, eta apartheideko etapa gatazkatsuenetako baten lekuko izan zen, besteak beste 1976ko Sowetoko altxaldiarena.[1]

1977an, Lesothoko gotzain izendatu zuten, eta 1978an, Hegoafrikako Elizen Kontseiluko idazkari nagusi. Hain justu, garai hartan hasi zen babesten eta manifestatzen Kontzientzia Beltza mugimenduaren alde eta, pixkanaka, nazioarteko ikur bilakarazi zuen ibilbidea egin zuen arrazismoaren kontrako borrokan. 1982an, Lurmutur Hiriko Artzapezpikutza Anglikanoaren buruzagitza eman zioten —hori ere lortu zuen lehen herritar beltza izan zen—, eta bi urte geroago jaso zuen Bakearen Nobel saria.[1]

Apartheida desegin ostean, eta Mandelak herrialdeko presidentetza lortu zuenean, Tutuk Adiskidetzarako eta Egiarako Batzordearen presidentetza jaso zuen, eta hori gidatzen aritu zen 1996tik 2003ra; batzorde horrek apartheid garaian egindako krimenak argitara ateratzeko xedea izan zuen.[1] Garai hartan zen egoera deskribatzeko, Rainbow Nation ("Ortzadar Nazioa") izen-sintagma sortu zuen, hots, etnia askotako jendeak elkarrekin bakean bizi ziren herria.[2]

1996an, Hegoafrikako Eliza anglikanoaren buruzagitza utzi zuen. Urte berean, Bartzelonan, Hizkuntza Eskubideen Deklarazio Unibertsalari babesa eman zioten pertsona ezagunetako bat izan zen.[3] 1997an, berrriz, prostatako minbizia diagnostikatu zioten, eta horri aurre egiten aritu zen hurrengo urteetan.[1] Euskal Herriko gatazkaren konponbidea lortzeko lanean ere inplikatu zen, eta 2010ean Bruselako Adierazpenaren sinatzaileetakoa izan zen.[4]

Lurmutur Hiriko Oasis Frail Care Center erietxean hil zen 2021eko abenduaren 26an. 2002ko urtarrilaren 1ean eman zioten azken agurra Lurmutur Hiriko katedralean. Zeremonian emandako hitzaldian, Cyril Ramaphosa herrialdeko presidenteak herritarren "iparrorratz moral eta kontzientzia nazional" gisara deskribatu zuen.[5]

Erreferentziak

  1. Perez Zala, Ander. Desmond Tutu. «Bakearen ikono global bat». Berria, 2021eko abenduak 28, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-5).
  2. 'Rainbow Nation' S.Africa bids goodbye to much-loved Tutu. France 24, 2021eko abenduak 30, france24.com (Noiz kontsultatua: 2022-1-6).
  3. Rodriguez, Mikel. Kolektiboen eskubide aldarria. Berria, 2016ko abenduak 18, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-6).
  4. Bruselako Adierazpena. forosoziala.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-6).
  5. Hegoafrikan azken agurra eman diote Desmond Tuturi. Berria, 2022ko urtarrilak 2 , CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-6).

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.