Deskontu-denda
Deskontu-denda edo deskontuko denda produktuak oso prezio merkean, produktu-aukera mugatuarekin eta zerbitzu murritzarekin eskaintzen dituen txikizkako denda da. Bi mota daude: deskontu gogorreko denda eta deskontu bigunekoa.[1] Deskontu-dendek antzeko ezaugarriak dituzten beste establezimendu batzuek baino prezio merkeagoak eskaintzen dituzte, hala nola supermerkatuak edo hipermerkatuak. Produktu gehiago saldu nahi dituzte prezio horietan, eta, horrela, errentagarritasuna irabazi.[2] Deskontu-dendak hirien erdigunean eta hiriguneen kanpoaldean kokatzen dira, eta kasu honetan aparkaleku propioa izaten dute.
![](../I/Lidl_Diezerpoort_Zwolle.JPG.webp)
Lidl kateko denda baten barnealdea.
Euskal Herrian sektore honetan lan egiten duten enpresa batzuk daude, tartean DIA, Lidl, Intermarché edo Aldi.
Erreferentziak
- Euskalterm: [Merkataritza eta Marketina Hiztegia] [2015]
- Díez de Castro, Enrique Carlos; Francisco Javier Landa Bercebal, Francisco José Cossío Silva & María Pilar Zorrilla Calvo. (1998). Merchandising. Madril: Ediciones Pirámide, S.A., 26 or. ISBN 84-368-0951-3..
Kanpo estekak
![]() |
Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.