Desire (1936ko filma)
Desire komedia dramatiko filma da, Frank Borzage estatubatuar zinemagileak 1936an zuzendu zuena. 1933ko Die schönen Tage von Aranjuez alemaniar filmaren egokitzapena izan zen. Marlene Dietrich eta Gary Cooper izan ziren aktore nagusiak.
Desire (1936ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1936 |
Izenburua | Desire |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa eta film komikoa |
Iraupena | 90 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Frank Borzage |
Gidoigilea(k) | Edwin Justus Mayer (en) Waldemar Young (en) Samuel Hoffenstein |
Antzezlea(k) | |
Marlene Dietrich Gary Cooper John Halliday (en) William Frawley Akim Tamiroff Alan Mowbray Ernest Cossart Gaston Glass (en) Zeffie Tilbury (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Ernst Lubitsch |
Ekoizpen-diseinatzailea | Robert Usher (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Friedrich Hollaender |
Argazki-zuzendaria | Charles Lang Victor Milner (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Frantzia |
Argumentua
Madeleinek Parisen perlazko iduneko eder bat lapurtu eta Espainia aldera ihes egiten du. Tom estatubatuarra ezagutu eta berataz baliatuko da muga zeharkatzeko, ostutako bitxia mutilaren jakan ezkutatuz. Donostian elkarrekin topatuko dira berriz ere, eta gero Aranjuezen.[1]
Aktoreak
- Marlene Dietrich: Madeleine de Beaupre
- Gary Cooper: Tom Bradley
- John Halliday: Carlos Margoli
- William Frawley: Mr. Gibson
- Ernest Cossart: Aristide Duvalle
- Akim Tamiroff: Avilia, polizia
- Alan Mowbray: Dr. Maurice Pauquet
- Zeffie Tilbury: izeko Olga
Erreferentziak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.