Desertzio
Terminologia militarrean, desertzioa da soldadu batek armadan daukan bere eginbeharra uztea gerra-deklarazio batean edo guduan, edo esleitutako postutik ihes egitea, erretiratzeko, setioa egiteko, inbasioa egiteko agindua ematen denean, etsaiak erasotzen duen unean edo segada batean.[1][2] Baita ere, desertziotzat jotzen da fragging (ingelesezko hitza, «zatikatze») delakoa egiten denean, hau da, norberaren armadako kideen aurka erasotzen denean.
Desertore terminoaren definizioa
Desertore
Desertorea edozein mailatako militarra izan daiteke, soldadutik armadako jeneral bateraino. Orobat, indar armatu batzuetako kide bat da, hierarkia postu bat (maila edo gradua) duena haien barruan, eta, bere nagusi hurrenaren baimenik gabe, kokapena edo postua uzten duena.
Iheslari
Errekruta bat denean, soldadua ez da desertorea, iheslaria baizik. Soilik desertzioa eragiten duen militarrari aplikatzen zaio Zuzenbide militarra, delitu bat eta oso larria baita gerra garaian. Egoera horretan, gerra kontseilu, gerra gorte edo justizia auzitegi baten aurrera eramana izango da, atxilotuz gero, eta, azken batean, heriotza zigorrera irits daitekeen zehapen penala ezartzen zaio.[3]
Desertorearen eskubideak
Desertoreak abokatu bat izateko eskubidea du epaitegien aurrean defendatzeko, Nazioarteko Zuzenbidearen arabera (bereziki, Genevako Konbentzioak eta Giza Eskubideei buruzko itunak). Are gehiago, kasu batzuetan, Botere betearazleak desertoreak indultatu izan ditu.[4]
Desertzioa gerrilletan
Borrokaren batean murgilduta dagoen legez kanpoko erakunde baten kasuan, desertoretzat jotzen da gerrillako edo talde paramilitarreko kidea, bere maila kontuan hartu gabe, nagusien jarraibideak ez onartzeko edo bere erabakiz erakundea uzten duena, eta, horrela traidore bihurtzen dena. Halako egoeretan, epaiketa iraultzaile edo erantzukizun judizio batera eramana izan ohi da. Auzi hori heriotza zigor batean buka liteke, zuzenbide militarrean den bezala.[5]
Desertzioa eta baimenik gabeko absentzia
Estatu Batuetako Armadan, Estatu Batuetako Aireko Armadan, Britainiar Indar Armatuetan, Australiako Defentsa Indarrean, Zeelanda Berriko Defentsa Indarrean, Singapurreko Indar Armatuetan eta Kanadako Indar Armatuetan, langile militarrak AWOL[6] edo baimenik gabeko absentzia hutsegitearen jabe bihurtuko dira beren lanpostutik baliozko baimenik gabe irteten badira.[7] Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputzak, Estatu Batuetako Itsas Armadak eta Estatu Batuetako Kostazainek, oro har, baimendu gabeko absentziatzat hartzen dute hori. Langileak hogeita hamar egun aurkeztu gabeko igaro ondoren kanporatzen dituzte unitatetik, eta orduan desertoretzat hartzen da; hala ere, Estatu Batuetako lege militarraren arabera, desertzioa ez da unitatetik kanpo emandako denboraren arabera neurtzen, baizik eta:
- bere unitate, erakunde edo lantokitik alde egiteagatik edo kanpoan egoteagatik, ez itzultzeko asmoa ageria denean;
- asmo hori betebehar arriskutsu bat saihesteko edo kontratu betebehar bat alboratzeko xedez egin dela ebazten denean;
- zerbitzuaren adar berean edo beste batean izendapen bat jasotzeko edo onartua izateko eskaera egiten denean, aitortu gabe ez zela behar bezala bereizi egungo zerbitzutik.[8]
Hogeita hamar egun baino gehiagoan kanpoan egon arren beren borondatez itzultzen diren edo itzultzeko asmo sinesgarria adierazten duten pertsonak AWOLtzat hartuak izan daitezke, hala ere. Hogeita hamar egun baino gutxiagoan desagertzen direnak, baina itzultzeko asmorik ez dutela modu sinesgarrian froga dezaketenak (adibidez, beste herrialde bateko indar armatuetan sartuta), desertoretzat epaituak izan daitezke. Oso gutxitan, traizio delituagatik epaitu ahal izango dira, behar adinako frogak aurkitzen badira.
Desertzioaren antzeko hutsegiteak
Desertzioaren antzeko kontzeptuak daude, oro har, gaur egungo legeria militarrean.
Mugimendurik eza
Indar armatuetako kide bat iristen ez denean ezarritako orduan bere unitate, ontzi edo hegazkinarekin hedatzeko (edo «mugitzeko») gertatzen da mugimendurik eza. Estatu Batuetako Indar Armatuetako lege militarraren arabera, arau hauste hori baimenik gabeko absentziaren antzekoa da, baina zigor gogorragoa ekar dezake.[9]
Ez aurkeztea
Ez aurkeztea da formazio batera huts egitea, edo agintzen zaionean ez agertzea horretarako ezarritako tokian eta orduan.Estatu Batuetako Indar Armatuetako lege militarraren arabera, delitu txikia da.[10]
Desertzioaren egoera juridikoa gerra krimenen kasuetan
Nurenbergeko printzipioak
Nazioarteko zuzenbidearen arabera, eginbeharra edo azken muturrean erantzukizun morala ez da beti gobernu baten edo goragoko agintari baten aurrean gertatzen, Nurenbergeko printzipioen laugarren atalean ikusten den bezala. Honela dio: «Pertsona batek bere gobernuaren edo goragoko baten agindua betez jardun izanak ez du erantzukizunetik salbuesten nazioarteko zuzenbidearen arabera, betiere hautapen moral bat egiterik izan badu».
Horren ondorioz, zuzeneko agindupean dagoen soldadu bat, guduan, normalean gerra krimenak direla eta epaitzerik ez dagoen arren, bada lege korronte bat babesten duena soldadu batek krimenik egiteari uko egitea, berehalako arriskutik kanpoko testuinguru militarretan.
Nazio batuen erabakiak
1998an, Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordearen 1998/77 ebazpenak onartu zuenez, «zerbitzu militarra ematen ari direnek kontzientzia eragozpenak ager ditzakete», soldadutza egiten ari diren bitartean ere.[12][13][14][15] Horrek desertzioa egiteko aukera ematen du, soldaduak gizateriaren aurkako krimenak egin behar dituen kasuei erantzuteko.
Nazio Batuek onartutako printzipio hori Jeremy Hinzman estatubatuar armadaren desertorearen kasuan jarri zen proban, hasiera arrakastarik gabe. Horren ondorioz, Kanadako Immigrazio Batzorde Federal batek desertore batek Nurenbergeko printzipioen laugarren atalaz baliatutako eskatutako errefuxiatu estatusa errefusatu zuen.[16]
Desertzioaren egoera munduko zenbait herrialdetan
Euskal Herria
Espainiako eta Frantziako indar armatuek deitutako nahitaezko soldadutzan zerbitzua ematearen aurka, intsumisio mugimendu zabal bat hedatu zen, 1980ko eta 1990ko hamarkadetan. Intsumisio jarreraren ondorioz, ehunka gizon gazte izan ziren epaituak eta espetxeratuak,
Hori baino lehenago, Ipar Euskal Herrian, Lehen Mundu Gerraren hasieran, 1916an, intsumisioak eta desertzioak hedapen handi bat ukan zuen, 7.00 eta gehiago izan baitziren gerratik ihes egin edo gerrara ez joateko deliberoa hartu zuten gizon gazteak.[17]
Alemania
Lehen Mundu Gerraren garaian, soilik 18 desertore aleman izan ziren exekutatuak.[18] Aldiz, Bigarren Mundu Gerran, 15.000 gizon exekutatu zituen Wehrmachtek, desertore izateagatik. 1988ko ekainean, Desertoreen Oroigarria gauzatu zen Ulmen, ideia nagusi baten inguruan: «desertzioa ez da arbuiagarri, gerra bai».[19]
Ameriketako Estatu Batuak
Bigarren Mundu Gerran, 20.000 soldadu inguru epaitu zituzten desertzioagatik. Horietatik, 49 heriotzara zigortu zituzten, baina, azkenena, soldadu desertore bakar bat exekutatu zuten, Eddie Slovik.[20]
Vietnamgo gerran, Defentsa Departamentuaren datuen arabera 503.926 desertore ukan zituen estatubatuar armadak, 1966-1973 bitarte.[21] Horietako asko, Kanadara joan ziren ihesi, baina beste batzuk Suediara jo zuten, herrialde horrek asiloa ematen baitie gerra egoera batean desertore direnei.[22]
Irakeko gerraren garaian, Pentagonoaren arabera 5.500 bat soldaduk jo zuen desertziora, 2003-2004 bitarte. Kopuru hori 8.000 ingurura goratu zen 2006an. Desertzio ia guztiak Estatu Batuetan gertatu ziren, hau da, frontera iritsi aurretik, kasu bakarra dokumentatu baitzen Iraken.[23]
Australia
Lehen Mundu Gerraren garaian, Australiako gobernuak eragotzi egin zuen indar armatuen desertoreak exekutatzea, armadak nahi zuen gisan, eta Britainia Handiko gobernuaren presioak jaso arren. Izan ere, Australiako Indar Inperialak desertore proportziorik handiena zeukan, Britainiar Indar Espedizionarioko indar guztien artean, baita Frantziako ekialdeko fronteko gainerako indar guztien aldean ere.[24]
Austria
2011n, Austriako gobernuak erabaki zuen Wehrmachteko austriar desertoreak ohoratzea.[25][26] 2014ko urriaren 24an, Nazien Justizia Militarraren Biktimen Oroigarria zabaldu zuen, Vienako erdiguneko Ballhausplatz plazan, Heinz Fischer presidenteak. Monumentua Olaf Nicolai artista alemanaren lana da, eta goiburuan idazkun bat dauka, non irakurtzen baita Ian Hamilton Finlay (1924-2006) eskoziar poetaren poema baten bi hitz soilekin: denok bakarrik.
Erresuma Batua
Historikoki, Erresuma Batuan armadan sartu dena diru truke eta desertzioa egiten duena atxilotu egin daiteke, arrestando ipsum qui pecuniam recepit (hau da, «dirua jaso duen norbait atxilotzea») arau juridikoaren arabera.[27]
Lehen Mundu Gerran, 306 soldadu ―britainiarrak edo Commonwealthekoak― exekutatu zituzten desertzioagatik; horietatik, 25 kanadarrak ziren, 22 irlandarrak eta 5 Zeelanda Berrikoak.[18] 1914-1920 bitarte, 20.000 soldadu inguru izan ziren epaituak auzitegi militarretan; horietatik 3.000 bat izan ziren heriotzara zigortuak, eta 306 izan ziren exekutatuak.[28]
Bigarren Mundu Gerraren garaian, 100.000 bat soldadu britainiar edo Commonwealtheko izan ziren desertore. Desertzioagatik heriotza zigorra 1930ean ezabatu zenez, gehienak espetxeratu egin zituzten.[29]
Irakeko gerran, 2006an 1.000 soldadu inguru jo zituzten desertoretzat.[30]
Errusia
Errusiako armadaren barruan giza eskubideen aldeko lanean ari da, 1988az geroztik, Errusiako Soldaduen Amen Komiteen Batasuna.[31] Intsumisoak eta desertoreak babesten ditu, gehien-gehienak armada utzi baitzuten tratu txar fisikoak nahiz psikologikoak (errusieraz, дедовщина) ez pairatu behar izateko, edo Txetxeniako gerran parte hartu behar ez izateko.[32] 1997an, Batasunak adierazi zuen 6.000-7.000 bat errusiar gizon gazte zirela sasian bizi izatera behartuak, hamar urteko kartzela zigorra saihestearren.[33] Elkarte horrek 2002an emandako datuen arabera, urtean soldadutzara deitutako 40.000 bat gaztek jotzen du desertziora.[34]
Ukrainako inbasioaren garaian, 2022an, armadan mobilizatuak ez izateko, errusiar gizon asko atera ziren herrialdetik, babesa bilatzeko atzerrian, bereziki Uzbekistanen, Georgian, Armenian, Turkian edo Finlandian.[35]
Frantzia
Absentzia ez-arauzkoengatik 2.000 inguru militar izan ziren desertzio prozeduretan, urtero, 2000-2010 hamarkadan, Frantziako Lurreko Armadari dagokionez.[36] 2009ko abenduaren 8ko dataz, 391 militar izan ziren desertoretzat hartuak armada horretan; horietatik 12 atzerritar gisa zerbitzua egiten ari ziren; 35, Paraxutisten 11. Brigadan ari ziren; 12, Itsas Armadako 9. Brigada Blindatu Arinean; eta 1, lurreko indar berezietan.[37] Le Monde egunkariaren arabera, «2018an asperduragatik eta baliogabetasun sentimendu batengatik jo izan dute desertziora, borroka lekuetatik urrun egoteagatik, eta beste zeregin batzuetara jo nahirik, armadako esperientzia etsigarria dela egiaztatu ondoren».[36]
Nîmeseko auzitegi militarrak hiru bilera egin izan zituen urtean desertzioak epaitzeko, batez ere Atzerritar Legioko kideenak, 2007an 300 inguru baitziren, guztira 8.000 gizoneko gorputz horretan.[38] Frantziako militarrek zerbitzuan egindako arau hauste guztien % 74 desertzioak izan ziren, 2018an.[36]
Irlanda
Irlanda neutrala izan bazen ere Bigarren Mundu Gerran, 1940-1945 bitarte Irlandako Armadatik pasa ziren 60.000 gizonetatik 7.000 inguru desertore izan ziren; horietatik erdiak, gutxi gorabehera, Aliatuen alde borrokatzea erabaki zuten, gehienak Britainiar Armadaren barruan.[39][40][41]
Gerra amaitu zenean, desertore guztiei etxera itzultzeko baimena eman zitzaien, gobernuaren agindu baten bitartez, zigorrik bete behar izan gabe, baina eskubide guztiak galdu zituzten armadaren pentsioa jaso ahal izateko, eta debekua izan zuten funtzio publikoan sartzeko edo langabezia saria jasotzen zazpi urtez.[42]
Hamarkada batzuk geroago, desertore haien jokabidearen inguruko eztabaida zabal bat sortu zen. Izan ere, alde batetik leporatzen zitzaien herrialdeko armada legez kanpo utzi zutela, Britainia Handia errepublikako portu guztien kontrola bere esku hartzeko planak egiten ari zenean; baina, bestetik, aitortzen zitzaien bizia arriskuan jarri zutela, faxismoaren aurka borrokatzeko.[43][44]
2012an, Irlandako gobernuak amnistia bat onartu zuen Bigarren Mundu Gerraren garaian Irlandako Defentsa Indarretako desertore guztientzat.[45][46][47]
Israel
Tzahal, Israelgo Defentsa Indarra, kezkaturik agertu zen, 2022an, desertore kopurua 2.500etik, 2020an, 3.100era goratu baitzen 2021ean, eta, aldi berean, borroka unitateetan sartzeko gero eta boluntario gutxiago zegoelako.[48]
Kolonbia
Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak (gaztelaniazko sigla: FARC) gerrilla taldeak desertzio ugari eduki zituen Kolonbiako Indar Militarren aurkako borrokaren garaian. Kolonbiako Defentsa Ministerioaren arabera, 19.504 desertzio egon ziren FARCen, 2002ko abuztutik guztiz desmobilizatu zen arte, 2017an,[49] nahiz eta zigor gogorrak ezarriak zituen erakundeak, baita exekuzioa ere, desertoreentzat.[50] Erakundearen gainbeherak desertzio gehiago eragin zituen, 2008an goia jo zuten arte. Geroago, FARCen eta Kolonbiako gobernuaren arteko elkarrizketak bide eman zion Kolonbiako bake prozesuari.[49]
Portugal
Afrikako kolonia portugesetan independentziaren aldeko mugimenduak sortu zirenean, milaka soldadu intsumisok egin zuen ihes armadatik, bereziki Frantziara, Aljeriara eta Eskandinaviako herrialdeetara.[51][52] Krabelinen Iraultzaren ostean, Portugalgo juntak amnistia eman zien desertore guztiei, 1974ko maiatzaren 2an emandako lege-dekretu baten bitartez; orduan, 200.000 inguru izango ziren, ezkerreko alderdien arabera. Desertzio delitua baliogabetu zen arren, soldadutza guztiz amaitzera behartu zituzten. Era berean, junta militarrak ez zuen kontzientzia eragozpena onartu;[53] eskubide hori 1976an aitortu zen, Konstituzioan sartuta.[54]
Suitza
Kontseilu Federalak adierazi zuen, 2007ko urrian, desertoreek eta kontzientzia eragozleek ez zutela gehiago lortzerik izango iheslari estatutua besterik gabe. Neurri horren bitartez, batik bat, Eritreatik etorritako iheslarien kopurua murriztu nahi izan zuen.[55] Ukrainiako inbasioaren garaian, 2022an, zenbait politikarik, sindikatuk eta elkartek proposatu zuten asilo baimenduak adostea, ez bakarrik ukrainar iheslariei, baizik ere errusiar armadako desertoreei edo gerraren aurka agertzen ziren errusiar orori.[56][57]
Zeelanda Berria
Lehen Mundu Gerran, Zeelanda Berriko 28 desertore izan ziren heriotza zigorrera kondenatuak, eta horietatik 5 izan ziren exekutatuak.[58] Frontera iritsi aurretik desertatu zutenak espetxeratu egin zituzten, baldintza guztiz deitoragarritan.[59] 2000. urtean, hilondoko barkamena jaso zuten guztiek, lege baten bitartez.[58]
Erreferentziak
- «Euskaltzaindiaren Hiztegia > desertatu» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
- «Euskalterm > desertore» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
- «The Military's Death Penalty System | Death Penalty Information Center» web.archive.org 2022-07-01 (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
- «Desertion or Unauthorized Absence | Military Law Center» web.archive.org 2023-01-01 (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
- «Patiño, R. A. & Patiño, C. D. G. (2012). Configuración de la identidad de desertores de la guerrilla colombiana» web.archive.org (Psicologia & Sociedade): 24(3), 517-526.. 2022-01-24 (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
- Ingelesezko sigla, absent without leave (baimenik gabeko absentzia) adierazten duena. Legez ez da desertzioa; ikus When does AWOL become Desertion?
- Manual for Courts-Martial United States (2019). «Article 86 - Absence without leave». Virginia, United States Army Publishing Directorate.
- Manual for Courts-Martial United States (2019). «Article 85 - Desertion». Virginia, United States Army Publishing Directorate.
- Manual for Courts-Martial United States (2019). «Article 87 - Missing Movement». Virginia, United States Army Publishing Directorate.
- Wayne Anderson (1989). «Unauthorized Absences» In The Army Lawyer Virginia, The Judge Advocate General's Legal Center & School (JAGS), US Army. ISSN 0364-1287. 3. or.
- «Senior leaders announce results of Fort Hood review | Article | The United States Army» web.archive.org 2022-06-21 (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
- United Nations High Commissioner for Human Rights. (1998-04-22). Conscientious objection to military service; Commission on Human Rights resolution 1998/77; see preamble "Aware...". United Nations High Commissioner for Human Rights.
- Conscientious objection to military service; E/CN.4/RES/1998/77; See introductory paragraph. UN Commission on Human Rights 1998-04-22.
- Conscientious objection to military service, Commission on Human Rights resolution 1998/77. United Nations Human Rights, Office of the High Commissioner for Human Rights.
- Christopher Decker, Lucia Fresa. (2001). The Status of Conscientious Objections Under Article 4 of the European Convention on Human Rights, 33 N.Y.U. J. INT'L L. & POL. 379 (2000); ikus 412-424. or., (edo PDF, 34-36. or.). New York University School of Law, Issues – 33. liburukia.
- Hinzman Decision. Immigration and Refugee Board of Canada (Refugee Protection Division) 2005-03-16.
- (Frantsesez) «Archive ouverte HAL - Le refus de « l’impôt du sang » : insoumis et déserteurs basques pendant la Grande Guerre» web.archive.org 2019-07-11 (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
- (Ingelesez) «Shot at Dawn - The Heritage of the Great War» web.archive.org 2022-05-24 (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- «Memorial to Deserters» web.archive.org 2022-02-08 (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- (Ingelesez) Benedict B. Kimmelman. (1987). American Heritage. «The Example of Private Slovik», 97-104 or..
- (Ingelesez) Paul L. Montgomery. (1974). The New York Times. «Number of Deserters and Draft Evaders Disputed - Proponents Call for Full Pardon, Public Service or Hearings».
- (Ingelesez) «Let Them Stay | Vietnam War Resisters | Then and Now» web.archive.org 2014-11-09 (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- (Ingelesez) «8,000 desert during Iraq war - Usatoday.com» web.archive.org 2022-04-23 (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- (Ingelesez) «Between Acceptance and Refusal - Soldiers' Attitudes Towards War (Australia) | International Encyclopedia of the First World War (WW1)» web.archive.org 2022-11-01 (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
- (Ingelesez) «Removed: news agency feed article | Information | The Guardian» web.archive.org 2022-12-25 (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- (Ingelesez) «Vienna to honour Austria's Nazi army deserters - BBC News» web.archive.org 2022-07-28 (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- «History of Science and Technology - Collection - UWDC - UW-Madison Libraries» web.archive.org 2022-12-21 (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- (Ingelesez) «BBC News | UK | Tribute to WWI 'cowards'» web.archive.org 2022-09-11 (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- (Ingelesez) «‘The Deserters,’ a World War II History by Charles Glass - The New York Times» web.archive.org 2022-10-14 (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- (Ingelesez) «BBC NEWS | UK | At least 1,000 UK soldiers desert» web.archive.org 2015-12-31 (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- (Frantsesez) «Le Comité des mères de soldats de Russie : tant que les journalistes viendront… | Le Club» web.archive.org 2023-01-01 (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
- (Frantsesez) «Les mouvements de mères de soldats à la recherche d'une place dans la société russe - Persée» web.archive.org 2022-06-21 (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
- Ikus Jean-Pierre Thibaudat, «L'armée russe, enfer des appelés», Le Monde, 1997-06-05.
- Ikus Chloé Leprince, «La Russie opte pour un service civil restrictif», La Croix, 2002-06-24
- (Ingelesez) «Fearing conscription, anti-war Russians flock to Uzbekistan | News | Al Jazeera» web.archive.org 2022-12-16 (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
- (Frantsesez) «Le temps des déserteurs» Le Monde.fr 2018-04-17 (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
- (Frantsesez) «Assemblée nationale | Question écrite N° 70568 de Mme Marylise Lebranchu (S.R.C. - Finistère)» archive.wikiwix.com (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
- «Ces soldats qui désertent la Légion étrangère» Le Figaro (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
- (Ingelesez) «Irish Army Deserters from Co. Kildare in WWII» web.archive.org 2022-06-03 (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- (Ingelesez) «Podcast: Irish Army Deserters in the Second World War with Cían Harte – The Irish Story» web.archive.org 2022-08-20 (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- (Ingelesez) Quinn, Joseph. (2021-11). «The ‘desertions crisis’ in the Irish defence forces during the Second World War, 1939–1945» War in History 28 (4): 825–847. doi: . ISSN 0968-3445. (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- (Ingelesez) «Pariah Dogs: Deserters from the Irish Defence Forces Who Joined the British Armed Forces during 'The Emergency' on JSTOR» web.archive.org 2022-04-05 (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- (Ingelesez) «Deserters should pay the price for leaving down their country» web.archive.org 2023-01-02 (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- (Ingelesez) «Column: Time to ask questions about Irish army deserters during World War II» web.archive.org 2022-11-26 (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- (Ingelesez) «WWII Irish 'deserters' finally get pardons - BBC News» web.archive.org 2022-04-05 (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- «Pardon for soldiers who deserted the Irish Army» web.archive.org 2012-09-28 (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- (Ingelesez) «Apology and amnesty for World War II soldiers» web.archive.org 2022-04-05 (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- (Frantsesez) INFO, LPH. (2022-07-25). «Désertion: un phénomène en augmentation chez les jeunes Israéliens» LPH INFO (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
- (Ingelesez) «Why Rebels Stop Fighting: Organizational Decline and Desertion in Colombia's Insurgency | International Security | MIT Press» web.archive.org 2022-09-24 (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- (Gaztelaniaz) «Portal de Revistas UN. DOI: 10.15446/achsc.v41n1.44855» web.archive.org 2021-05-01 doi: . (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- Ikus Catherine Humblot eta Marie-Françoise Lévy, «Paris, troisieme ville de Portugal», Le Monde, 1974-04-15.
- Ikus Ilda Nunes eta Victor Pereira (2022) Exils : Témoignages d'exilés et de déserteurs portugais. Paris, Chandeigne. ISBN 978-2367322148.
- Ikus M.N., «Nouvelles précisions sur le statut des déserteurs et insoumis», Le Monde, 1974-05-28
- (Ingelesez) European Bureau for Conscientious Objection. (2022-06-03). «Conscientious Objection to Military Service in Europe - 2019» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
- (Frantsesez) «Les déserteurs ne pourront plus obtenir l'asile d'office - SWI swissinfo.ch» web.archive.org 2022-06-18 (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
- (Frantsesez) «Asile et permis S pour les déserteurs de l'armée russe et les opposants? - rts.ch - Suisse» web.archive.org 2022-09-22 (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
- (Frantsesez) «L'asile aussi pour les déserteurs et les opposant·e·s russes à la guerre! : ssp/vpod» web.archive.org 2022-04-26 (Noiz kontsultatua: 2023-01-01).
- (Ingelesez) «New Zealand soldier executed | NZHistory, New Zealand history online» web.archive.org 2022-08-30 (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
- «Camp or Starvation?» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).