Descendents

Descendents, Los Angelesen (Kalifornia, Estatu Batuak) sortutako Hardcore taldea da. Nahiz eta taldea 30 urte baino gehiago jotzen ibili, 6 diska bakarrik kaleratu ditu. Honen arrazoi nagusienetako bat, urteetan zehar taldeak jasan dituen formazio aldaketak izan dira.

Descendents
Datuak
JatorriaLos Angeles (Kalifornia, Estatu Batuak)
Musika motaHardcore punk, Punk Rock
Urteak1978 - 1983
1984 - 1987
1999 - 1997
2002 -
Produkzioa
Diskoetxea(k)Fat Wreck Chords
Epitaph Records
SST Records
Taldekideak
Milo Aukerman
Stephen Egerton
Karl Alvarez
Bill Stevenson
Lehengo taldekideak
Frank Navetta (†)
Tony Lombardo
Ray Cooper
Doug Carrion
Dave Smalley
Chad Price
Informazio gehigarria
www.descendentsonline.com
IMDB: nm2067351 Facebook: thedescendents Twitter: descendents Instagram: descendents MySpace: descendents Bandcamp: descendents Spotify: 1FGH4Bh7g9W6V4fUcKZWp5 Last fm: Descendents Musicbrainz: f035837e-4117-438d-a524-cacf43500e68 Songkick: 277581 Discogs: 44288 Allmusic: mn0000206407 Edit the value on Wikidata


Taldekideak

  • Milo Aukerman - Ahotsa
  • Stephen Egerton - Gitarra
  • Karl Alvarez - Bajua
  • Bill Stevenson - Bateria

Lehenagoko taldekideak

  • Dave Nolte- Ahotsa
  • Frank Navetta (†) - Gitarra
  • Tony Lombardo - Bajua
  • Ray Cooper - Ahotsa eta gitarra
  • Doug Carrion - Bajua


Historia

Hasiera

Descendents, 1978an sortu zuten Frank Navetta, Tony Lombardo eta Bill Stevensonek. Hirukote bezala lehen single-a kaleratu zuten (Ride the Wild"/"It's a Hectic World). Beraien bigarren lanerako, 1980. urtean Milo Aukerman sartu zen abestera. Honela, Fat izeneko EP-a kaleratu zuten 1981. urtean. Honez gain, Descendentsegan oso ezagunak egin ziren komikiak ere marrazten hasi zen Milo.

1982an Milo Goes to College diska kaleratu zuten New Alliance Recordsen laguntzarekin. Diska hau, SST Records zigiluak berrargitaratu egin zuen 1987an. Diska hau, taldearen diskorik esanguratsuena izatera iritsi zen. Bertan, 15 abestiz osaturiko, orduko Punk, Hardcore eta Pop doinurik onenak elkartzea lortu zuten.

Lehen zatiketa eta elkartzea

Milo Goes to College kaleratu ostean, Milok taldea utzi zuen bere unibertsitateko ikasketetan zentratzeko. Honek, taldearen lehen zatiketa ekarri zuen. Bere ordez, Ray Cooper hasi zen taldean abesten. Stevensonek ere taldea utzi zuen Black Flagen jotzeko eta ez zen taldera itzuli 1985. urterarte. Urte horretan, I Don´t Want to Grow Up diska kaleratu zuten. Diska honetan ordea Frank Navettak iada ez zuen parte hartu eta bere ordez Cooperrek hartu zuen gitarra jotzeko ardura, urte horretarako, Milo ere taldera itzuli baitzen. Dave Lombardok ere bajua jotzeari utzi zion eta bere ordez Doug Carrion sartu zen taldean. Carrionek, Anti taldean jotzen zuen lehenago.

1986an Enjoy! diska kaleratu zuten. Bertan Beach Boys taldearen "Wendy" abestiaren bertsio bat sartu zuten. Diska honen promozioko biran taldeak beste aldaketa batzuk jasan zituen. Ray Cooperrek eta Doug Carrionek taldea utzi zuten. Carrion adibidez, Dag Nasty taldean jotzen hasi zen. Bi taldekide hauek ordezkatzeko, Stephen Egerton eta Karl Alvarez sartu ziren. Bi hauek Massacre Guys taldean jotzen zuten lehenagotik. Formazio berri honekin, All diska kaleratu zuten 1987an, SST Records zigiluarekin kaleratu zuten lehena.

Zatiketen jarraipena

"All" eta "FinALL" izeneko birak egin ondoren, Milok taldea utzi zuen berriz ere 1987an. Honen ondorioz taldean geratzen ziren hirurek (Stevenson, Alvarez eta Egerton) ALL taldea sortzea erabaki zuten. Beraiekin batera, Dave Smalley (Dag Nasty taldeko abeslari ohia) hasi zen talde berri honetan. Talde honekin 1995. urterarte ibili ziren. Urte horretan, Descendentseko kideak berriz elkartu ziren. Hala ere 1987 eta 1995 urte bitartean, ALL taldearen 7 diska kaleratu zituzten eta nahiz eta Descendents taldea geldirik egon urte horietan, 1991an, Somery izeneko disko errekopilatorio bat kaleratu zuten.

1996an, Descendents estudiora itzuli zen berriz ere eta Everything Sucks diska grabatu zuten. Diska hau, Epitaph Recordsekin kaleratu zuten. Diska honetan, Navetta eta Lombardok ere parte hartu zuten laguntza moduan. Bira berri baten ostean, Milok taldea utzi zuen berriz ere.

Azken urteetan

2004. urtean, Descendentseko kideak 'Merican izeneko EP batekin itzuli ziren. Honen jarraian, Cool to Be You lana ere kaleratu zuten. Bi grabazio berri hauek, Fat Wreck Chords zigiluarekin kaleratu zituzten.

2008ko Urrian, taldeko gitarjole originala izan zen Frank Navetta hil egin zen. Heriotza, luzaroan zuen gaixotasun baten ondorioz izan zen.

Azken urte hauetan, taldea geldirik egon da eta ez dago garbi jarraitzen duen hala ez.

Diskografia

Diskak

Single-ak eta EP-ak

  • Ride the Wild/It's a Hectic World single (1979)
  • Fat (1981)
  • Clean Sheets (1987)
  • When I Get Old (1996)
  • I'm the One (1996)
  • When I Get Old (1997)
  • Sessions (1997)
  • 'Merican (2004)

Zuzeneko diskak

  • Liveage (1987)
  • Hallraker (1989)
  • Live Plus One (2001). All taldearekin batera kaleratutako zuzeneko LP bikoitza.

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.