Dermatitis

Dermatitisa azalaren hantura da, eta maskuiloak, gorritzea, supurazioak, kostrak eta azkura eragiten ditu.

Dermatitis
Deskribapena
Motalarruazaleko gaixotasuna, skin and integumentary tissue symptom (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateafamilia-medikuntza
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakamcinonide (en) Itzuli, Azido laktiko, alclometasone (en) Itzuli, Betametasona, Metionina, Azido boriko, clobetasol (en) Itzuli, glizerina, crisaborole (en) Itzuli, doxiziklina, heliomycin (en) Itzuli, zinc oxide (en) Itzuli eta thiostrepton (en) Itzuli
Identifikatzaileak
GNS-10-MKL30.9
GNS-9-MK692.9
GNS-9692.9
OMIM603165
MedlinePlus000853
eMedicine000853
MeSHD003872
Disease Ontology IDDOID:2723
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Dermatitis atopikoa

Dermatitis atopikoa bularreko haurretan agertzen diren lesio eritematoso-besikulosoak dira, oso pruriginosoak; batez ere aurpegian, larruazaleko tolesetan kokatuak (ukondoan, belaun atzean, garondoan, belarrien atzealdean) eta heda daitezke. Haurraren familian alergia-kasuak agertu ohi dira. Lesioak garatuz doaz: tratamenduari esker, gutxitu edota desagertu egin ohi dira. Ekzema konstituzional hau askotan ekzema alergiko izendatzen da horregatik, baina etiologia ez dago batere argi oraindik.

Sintomatologia

Inguruneko faktoreek larriagotu dezakete: sintomak lehortasuna, urarekin ukipena, tenperaturaren aldaketak eta estresa.

Hauek dira sintomak

  • Azukre handia.
  • Maskuiluek eragindako zarakarrak.
  • Maskuiluen alboetan azalaren gorritzea.
  • Larruazaleko erupzioa.
  • 2 urte baino gutxiagoko umeetan lesioak masailetan, ukondoetan edo belaunetan.
  • Nagusietan erupzioa belaunen atzealdean maiztasun handiagoarekin agertzen da eta baita ukondoen atzealdean ere.
  • Azalaren zati batzuk belztu eta lehortu egiten dira.
  • Azalaren kolorea argitu hala ilundu egin ohi da.
  • Normalean, ukondo eta belaunen atzealdean agertzen da.
  • Hedatu daiteke lepora, eskuetara, oinetara, betazaletara,...
  • Azalaren zatiak gorritu.
  • Odola eta pusa belarrian.

Higienerako aholkuak

Higienea asko zaindu behar dute dermatitisa dutenek, azala zaindu behar dutelako.

  • Maiztasuna: dermatitis duten pertsonak egunero dutxatu beharko lirateke, baina ez bainatu.
  • Dutxa: dutxan azala denbora gutxiagoan dago kontaktuan urarekin, orduan, bainua baino hobea da.
  • Bainua: ez da 15 minutu baino gehiagokoa izan behar. Eta urarekin batera olio bereziak erabili daitezke.
  • Xaboiak eta gelak: betiko xaboiek azala gorritu dezakete.
  • hidratazioa: sikatzeko ez da asko igurtzi behar, eta ondoren, komenigarria da olio edo kremak ematea.
  • Izerdia: kirola egin ondoren edo izerdi asko bota ondoren, azala ondo garbitu behar da.

Tratamendua

Ez dago tratamendu zehatzik, pertsona bakoitzak tratamendu berezi bat behar baitu. Horregatik, komenigarria da espezialista batengana joatea, arazoak ekiditeko.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.