Derio

Derio Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Txorierri eskualdeko handiena. 2016an, 6.496 biztanle zituen.

Derio
 Bizkaia, Euskal Herria
Derioko ikuspegi orokorra.
Derioko bandera

Derioko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaTxorierri
Izen ofiziala Derio
AlkateaEsther Apraiz Fernández de la Peña (EAJ)
Posta kodea48160
INE kodea48901
Herritarraderioztar
Kokapena
Koordenatuak43°17′30″N 2°53′09″W
Map
Azalera10,7 km²
Distantzia50 km Bilbora
Demografia
Biztanleria7.071 (2023)
252 (2022)
alt_left 3.375 (%47,7) (%46) 3.256 alt_right
Dentsitatea525,89 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 18,1
Zahartze tasa[1]% 22,99
Ugalkortasun tasa[1] 58,82
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 79,21 (2011)
Genero desoreka[1]% 6,45 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 9,8 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 31,87 (2010)
Kaleko erabilera [2]%  (2016)
Etxeko erabilera [3]% 17.44 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.deriokoudala.net

Geografia

Auzoak

Ingurune naturala eta klima

Asua ibaiak eta Untza menditik jaisten den Untza errekak zeharkatzen dute. Haren koordenatu geografikoak hauek dira: latitudea 43º 18’ 28’’ eta longitudea 0º 49’ 05’’. Bilboren erdigunetik 8 kilometrora dago.

Azalean 10,7 km2 ditu, guztira 5000 biztanle inguru, eta kilometro koadroko 501,2 biztanle. Hirigune modernoa du. Bertan finkatu diren enpresengatik hazi da, Txorierriko gunerik populatuena bihurtu arte.

Udalerri mugakideak

Herriaren mugak hauek dira:

Historia

Derioko udaletxea.

Uribe merindadeko elizatea da Derio. Herriko zenbait etxe (erdiak gutxi gorabehera) Mungiako alkatearen eskumen eta fogerazioen menpean egon ziren. Bertako auzokideek udal berezia osatzen zuten, euren zintzoa aukeratzeko, hiriko Udalbatzan ere ordezkatuko zituena, bulen biltzailea eta lantegiko zaindaria izendatzeko. Ez ziren Jaurerriko Batzarretan zuzenean ordezkaturik egon, baizik eta Mungiak bidaltzen zituen taldeen bidez.

Gainontzeko etxeak infanzonatuak ziren eta hauek ziren benetan elizatea osatzen zutenak. Beste zintzo batez eta Udal batez baliatzen ziren, merindadeko bileretara eta Jaurerriko Batzar Nagusira (32. jesarlekua) joan behar ziren batzarkideak hautatzeko.

San Kristobal eliza X. mendean eraiki zuten Jaurerriko nekazari zentsatuek, eta 1745ean berreraiki egin zen. Patronatua Zamudioko leinukoa zen, eta geroago, Morianako Konde eta Kondesarena. Azken hauek, jabe errealengo gisa, XVII. mendeko azkenean erantzuna eman, eta hamarrenak hartzen zituzten onuradun biak aurkezten zituzten, zati bat izan ezik, hau abadeen kongraturako eta nobalietarako zen, 1740an irabazitako auziaren arabera.

XX. mendera arte, biztanleak Derio eta Mungia artean banatuak izan ziren. 1928an, berriz, biztanle guztiak Deriora bildu ziren. Urte berean, Derioko udalak Zamudioko udalarekin batzea onartu zuen, udalerri bakarra osatuz, arazo ekonomikoengatik.

1934an, Derio eta Zamudio banatu egin ziren. 1937an gerra zibilean Derion bonbardaketak egon ziren, ekainaren 12an. Bonba haiek kalte material handiak eragin zituzten (batez ere, zoroetxean, gero seminarioa izango zenean eta hilerrian), baina hildakorik ez. Hala ere, Derioko hilerriaren horman hainbat pertsona fusilatu zituzten.

1950eko hamarkada eta 1970eko hamarkada bitarteko urteetan Derio asko hazi zen: 1.000 biztanle eskas izatetik, 1970ean 5.000 biztanle izatera. Hazkunde horren eragile nagusia immigrazioa da, Extremaduratik etorritako etorkinak batez ere. Urte horietan Asua ibaiaren inguruan hainbat enpresa sortu ziren (batez ere Magefesa eta Olarra) eta horietara bildu ziren langile gehienak.

1966an Bilbok Derio anexionatu zuen, Txorierriko gainerako herriekin batera. Horrek arazoak ekarri zituen, hiri handi batean herri txikia izan eta erdigunetik urrun egoteagatik. 1981ean Deriok bere independentzia berreskuratu zuen.

1980ko hamarkadan industriaren krisiak gogor jo zuen. Langabezia tasa handia, biztanleak galdu... baina krisiari aurre egiteko hobeto prestatuta zegoen Bilborekiko independentzia lortuta.

Demografia

1966 eta 1983 bitartean Derio Bilboko auzo izan zen.

Derioko biztanleria

Ekonomia

Derio landa giroko udalerria izan zen XX. mende erdira arte, nekazaritza eta abeltzaintza izan ziren bertako ekonomiaren oinarriak. Ondoren, merkatu berriak ireki eta kanpoko eskaintzarengatik lehiakor izateko aukerarik ez zuen izan, eta, industria sartzen hasi zen, komunikabideen inguruan industria zen sektore nagusia. Horrela bada, 50eko hamarkadaz geroztik, jarduera sektoreen arteko harremana erabat aldatu zen eta industria bihurtu zen sektore nagusi, ondoren zerbitzuak zeuden eta nekazaritzan gutxi batzuk bakarrik aritzen ziren. Baina gero, 70eko krisia etorri eta industriak zituen arazoekin, zerbitzuen sektorea indarra hartzen hasi zen, inguruko industrialdeetan zeuden enpresa mota ugariren ondorioz.

Biztanleria gehiena bigarren eta hirugarren sektorean aritu izan den arren, azken urteetan argi ikusten da nola udalerrian, hala Bizkaiko Lurralde Historikoan eta EAEn dagoen joera hirugarren sektorerakoa dela. Zerbitzuen sektorea haziz joan da eta industriaren gainetik jarri ere bai, eta gaur egun udalerriko biztanleen %49,6 zerbitzuetan aritzen dira.

1996ko datuak kontuan hartuz gero, Derioko udalerriko biztanleria aktiboa 2.187 lagunekoa da, hau da, biztanleriaren % 46,76. Ehuneko hori % 7 inguru hazi da 1986az geroztik. Biztanleria aktiboaren barruan okupatutakoak % 75,03 dira, eta langabetuak gainontzeko % 24,97a. Azkeneko hauen artean bereiztu beharra daude lehenbiziko lanpostuaren bila dabiltzanak (% 32,97) eta aurrez lana egin dutenak(% 67,03). Bestetik, biztanleriaren % 53,24 ez-aktiboa da.

Politika eta administrazioa

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz, EAJko Lander Aiarza hautatu zuten alkate berriro. EAJk gehiengo osoa eskuratu zuen, hamahiru zinegotzitik zazpi lortu baitzituen.

2015eko udal hauteskundeetan Euzko Alderdi Jeltzaleak zinegotzi bat galdu zuen eta seirekin geratu zen. Euskal Herria Bilduk bat irabazi zuen, PPk bat galdu eta PSE-EEk bat irabazi. EAJ alderdiko Esther Apraiz hautatu zuten alkate.

Derioko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
6 / 13
1.295 (% 44,46)
7 / 13
1.356 (% 47,80)
Euskal Herria Bildu*
4 / 13
877 (% 30,11)
3 / 13
607 (% 21,40)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
3 / 13
621 (% 21,32)
2 / 13
543 (% 19,14)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 13
120 (% 4,12)
1 / 13
215 (% 7,58)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2007ko hauteskundeak

Alderdia Botoak Zinegotziak
EAJ 1.299 7
PSE-EE 606 3
EAE-ANV 256 1
PP 183 1
EA 173 1
EB 159 0

Azpiegiturak

Garraioa

Loiuko aireportua oso hurbil dago.

Errepideak

Deriotik Txorierriko korredorea pasatzen da, baita BI-737 errepidea, BI-3707 errepidea eta BI-631 errepideak ere.

Trena

Euskotren eragilearen E3 lineak Txorierria eta Bilbo lotzen ditu. Udalerrian Derio izeneko geltokia du.

Autobusa

Bizkaibus hiri-arteko zerbitzuko hurrengo lineak udalerria zeharkatzen dute:

Kultura

Hizkuntza

Derion XX. mendearen erdialdera arte euskara hizkuntza nagusia izan zen. XX. mendearen bigarren erdialdean hainbat etorkin espaibiar bertaratu ziren, bertako biztanleak baino gehiago izateraino. Hori dela eta, euskarak nagusitasuna galdu zuen. Dena den, azken urteotan berreskuratzeko prozesuan hainbat aurrerapauso egin dira.

Derioko bertako euskara mendebaldeko euskararen aldaera bat da, Txorierri eskualdean egiten denaren antzekoa, nahiz eta Mungia aldeko aldaerarekin ere harreman izan.

Hedabideak

  • Aikor aldizkaria.
  • Beitu udal aldizkaria.
  • Derio berbetan, ezker abertzalearen aldizkaria.

Elkarteak

  • Labayru Ikastegia.
  • Derioko Argazki Taldea (DAT)
  • Lainomendi dantza taldea
  • Santzoka gazte elkartea
  • Sutondoan emakume elkartea
  • Tximintx euskara elkartea
  • Txoriberri kultur elkartea

Jaiak

  • Maiatzak 15: San Isidro Jaiak, herriko jaiak.
  • Uztailak 25: Santiago, San Kristobal auzoan (Derio zaharrean).
  • Uztailak 31: San Inazioak, Aldekone auzoan.
  • Abuztuak 3: San Esteban jaiak, San Esteban auzoan.
  • Abuztuak 17: Santi Mami jaiak, Santi Mami auzoan.
  • Irailak 29: San Migel jaiak, San Migel auzoan.

Ondasun nabarmenak

Argazki galeria

Derioztar ezagunak

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.