Deriba

Deriba hitza (latinezko "derivare" aditzetik), itsasketa-arloari dagokionez, itsasontzi batek korrontearen eraginez nabigatzen duen distantzia da; hau da, itsasoaren ur-masaren desplazamenduak egiten duen mugimenduaren ondorioz nabigatzen duen distantzia da. Deribaren zenbaketa itsas miliatan egiten da eta eraispenak ez bezala, itsasontziak jarraitzen duen norabideari ez ezik, abiadurari ere eragiten dio[1]. Beste era batera azalduta, deriba deitzen zaio gainazaleko norabidearen eta karta nautikoan marrazten den benetako norabidearen arteko desberdintasunari.

Deriba zer den jakiteko, bi kontzeptu kontuan izan behar dira azalpenak irakurtzen ditugun einean: itsasontziari eragiten dion korrontearen norabidea (Kn) eta korrontearen ordu-intentsitatea (Koi) edota korrontearen abiadura.[1]

Karta nautiko baten gainean deribaren kalkulua egin nahiko bagenu, itsasontziari eragiten dion korrontearen norabidea (Kn) eta ordu-intentsitatea ezagutu beharko genituzke lehenengo.[2] Bi datu horiek jakiteko, "itsasbide" deituriko publikazio nautikoei erreparatu beharko da. Datuen bilaketaren azkartasunaren alde eginda, karta nautikoetako interes bereziko puntuetan, adibidez itsasarteak, gehienetan markatuta agertzen dira aipatutako bi datuak

Adibideak

Imajinatzen badugu itsasontzi bat ipar norabidea daramana, 10 korapiloko abiadurarekin nabigatzen dabilena, eta brankatik bere kontrako norabidea duen 3 korapiloko korrontea aurkitzen duena, bere abiadura erresultantea 7 korapilokoa izango da baina norabide berean jarraituko du.


AErresultantea = IA + KI

Abiadura Erresultantea = Itsasontziaren Abiadura + (-) Korrontearen ordu - intentsitatea


Gerta daiteke ere, norabide eta abiadura jakin batzuekin nabigatzen dabilen itsasontzi batek korronte handiko leku batean sartzea. Baina oraingoan, korronteak itsasontziaren norabide desberdina (eta kontrakoa ez) izanda, bai abiadurari eta bai norabideari eragingo lieke.

Korronte ezezagun baten kalkulua

Libre flotatzen uzten badugu edozein gorputz ur-korrontea dagoen leku batean, norabide eta abiadura zehatz batzuekin mugituko da; korrontearen norabidea (Kn) eta korrontearen ordu-intentsitatea (Koi).

Itsasontzi batek norabide eta abiadura jakin batzuekin nabigatzen ari dela, aldi berean itsasoko ur-masa beste norabide eta intentsitate batekin mugitzen ari bada, itsasontziaren mugimendua eta abiadura itsas hondoarekiko, indar guztien bektore-batuketaren emaitza izango da.

Azaldutakoaren ondorioz, grafikoki eta matematikoki ebazten dira mota honetako problemak. Marrazkietan, hurrengo bektore hauek izango ditugu problemak burutu ondoren:

  • Itsasontziaren norabidea eta abiadura
  • Korrontearen norabidea eta intentsitatea
  • Itsasontziaren benetako norabidea eta abiadura

Hurrengo pausoetan azalduta dagoen bezala, leku baten korrontearen norabidea eta intentsitatea modu erraz batean asma ditzakegu, jakinda itsasontziaren abiapuntua eta benetako norabidea eta abiadura, korronterik gabe (edo gainazalarekiko norabidea haizea badago).

Hona hemen segitu behar diren pausoak:

  1. Karta nautikoan marraztu itsasontziaren abiapuntua eta berezko/gainazalarekiko norabidearen bektorea, abiadurari dagokion luzerarekin.
  2. Estimatutako posizioa marraztu. Posizio hori, itsasontziaren abiadura (korronterik gabe) eta denbora biderkatuz ateratzen da.
  3. Ondoren, marraztu behar dugu itsasontzia duen egiazko posizioa, estimako kalkuluetan erabili dugun denbora pasa ondoren. Kokapen hori kostaldeko nabigazioan erabili daitezkeen hainbat moduz asma daiteke (bi punturekiko aldi bereko demorak, aldi bereko demora eta distantzia bat...).
  4. Orain, estimatutako posizioa markatzen duen puntua eta benetan itsasontzia dagoen posizioa batu behar dira marra zuzen bat eginda. Marratxoa, leku horretan dagoen korrontearen bektorea izango da. Bi posizioak batuz egindako lerro horrek, korrontearen norabidea (Kn) izango da; egiazko iparraldearekiko desbideratuta dagoen gradu kopurua.
  5. Azkenik, korrontearen ordu-intentsitatea jakiteko korrontearen bektorea neurtu beharko dugu. Bektorearen neurketaren emaitza itsas milietan izango dugu; beraz, abiadura jakiteko, zatiketa erraz bat egin beharko da: Itsas miliak/denbora. Zatiketa honen emaitza, korrontearen ordu-intentsitatea izango da korapilotan (abiadura unitatea) emanda.[2]

Labur esanda, gure itsasontziaren norabidea eta abiadura aldatzen duen indar-bektore baten datuak asmatzeko era praktiko batean, norabidea eta abiadura denbora-tarte jakin batez mantendu behar ditugu, eta gero gure estimatutako posizioa eta egiazko posizioa alderatu.

Erreferentziak

  1. «La Deriva | Instituto de Navegación» www.isndf.com.ar (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  2. «Calcular rumbo verdadero conociendo deriva y abatimiento» www.paranauticos.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.