Derg
Derg (Amharera:ደርግ) edo Dergue junta militar komunista baten izena izan zen, Etiopian. Haile Selassieren erorrerarekin batera sortu zen eta 1987an Konstituzioa idatzi eta Etiopiako Herri Errepublika Demokratikoa sortu zen arte iraun zuen. Derg hitzak komitea esan nahi du Ge'ez hizkuntzan.
Derg | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1974 – 1987 | |||||||
Junta militarra | |||||||
| |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Addis Abeba | ||||||
Historia | |||||||
Sorrera | 1974 | ||||||
1987ko konstituzioa | 1987 | ||||||
|
Garai honetan Etiopiako Gerra Zibila izan zen, Terrore Gorria izeneko ekintzekin hasi zena. Dergak Somaliar inbasioa 1977an gelditzea lortu zuenean gerra hasi zen Gobernua eta aurkari anitzen artea: Eritrearen independentzia eskatzen zutenak, Tigrayn oinarritutako Tigrayren Askapenerako Herri Frontea, Etiopiar Batasun Demokratikoa izeneko talde monarkiazalea eta ezker muturreko Etiopiar Herriaren Alderdi Iraultzailea, besteak beste. Garai honetan Etiopia bilakatu zen Bloke Sozialistaren aliaturik hoberena Afrikan eta armarik hoberenak zituen herrialdeen artean kokatu zen. Sobietar Batasuna, Ekialdeko Alemania, Kuba eta Ipar Korearen laguntza jaso zuen.