Der Name der Rose
Der Name der Rose (euskaraz Larrosaren Izena, ingelesez The Name of the Rose, italieraz Il nome della rosa, frantsesez Le nom de la rose) 1986ko Jean-Jacques Annaud frantses zinema zuzendariaren historia-suspensezko filma bat da. Umberto Eco idazlearen Larrosaren izena eleberrian oinarritua dago. Bertan, Sean Connery, Christian Slater, Michael Lonsdale, F. Murray Abraham, Ron Perlman eta Valentina Vargas aktoreek antzeztu zuten.
Der Name der Rose | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Jean-Jacques Annaud |
Argitaratze-data | 1986 |
Izenburua | Der Name der Rose |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa latina italiera |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia, Italia eta Alemania |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | krimenezko filma, thrillerra, misteriozko zinema, beldurrezko zinema, film dramatikoa, eleberri batean oinarritutako filma eta Erdi Aroari buruzko filma |
Iraupena | 126 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Il nome della rosa |
Kokapena | |
Bilduma | New Yorkeko Arte Modernoaren Museoa |
Grabazio lekua(k) | Eberbach Abbey (en) , Cinecittà, Molina de Aragón Castle (en) eta Abruzzo |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Jean-Jacques Annaud |
Gidoigilea(k) | Gérard Brach Andrew Birkin (en) Howard Franklin Umberto Eco Alain Godard |
Antzezlea(k) | |
Sean Connery (William of Baskerville (en) ) F. Murray Abraham (Bernard Gui (en) ) Christian Slater (Adso of Melk (en) ) Michael Lonsdale Valentina Vargas Ron Perlman (Salvatore (en) ) Feodor Chaliapin Elya Baskin William Hickey (en) (Ubertino of Casale (en) ) Urs Althaus (en) Vittorio Zarfati Gianni Rizzo Franco Diogene Leopoldo Trieste (Michele da Cesena) Helmut Qualtinger (en) Maria Tedeschi Aristide Caporale Franco Adducci Luigi Leoni Francesco Scali Volker Prechtel Michael Habeck (en) Mark Bellinghaus (en) Peter Clös Ludger Pistor (en) Andrew Birkin (en) Donald O'Brien (en) Lucien Bodard (Bertrand du Pouget (en) ) Peter Berling Vernon Dobtcheff (Hugh of Newcastle (en) ) Kim Rossi Stuart Pietro Ceccarelli (en) Francesco Maselli (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Franco Cristaldi Bernd Eichinger Alexandre Mnouchkine Herman Weigel (en) |
Konpainia ekoizlea | Constantin Film France 3 Rai ZDF |
Edizioa | Jane Seitz (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Dante Ferretti |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | James Horner |
Argazki-zuzendaria | Tonino Delli Colli |
Jantzi-diseinatzailea | Gabriella Pescucci |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Italia eta Iparraldeko Italia |
ikusi
| |
Historia | |
Jasotako sariak | César Award for Best Foreign Film (en) |
Argumentua
1327. urtea, Frai Gilen Baskervillegoa (Sean Connery) frantziskotar fraidea eta antzina inkisidorea izana eta haren laguntzailea den Adso Melkoa (Christian Slater) fraide gaztea, Italiako iparraldeko beneditar abade-etxe batetara iritsi berriak dira, bertan jazo berri den Adelmo Otrantokoa miniaturistaren heriotz misteriotsua ikertzeko deitu baidituzte. Haien egonaldian zehar, bertako fraide batzuk desagertu eta gutxira hilik agertuko dira, ondorioz gainontzeko fraideen artean izua eta deabruaren gauza delako zurrumurrua zabalduko da. Gilen eta Adso ikertuz doazen heinean gertakariak argitzen joango dira, hilketak direla frogatu, eta irriaren zilegitasuna eta ustezko liburu hiltzaile batekin lotura dutela jabetuko dira.
Aktoreak
- Sean Connery: Gilen Baskervillegoa
- Christian Slater: Adso Melkekoa
- Dwight Weist: Adso zaharra (narratzailea)
- Helmut Qualtinger: Remigio Voraginekoa
- Elya Baskin: Severino Sant'Emmeranokoa
- Michael Lonsdale: Abadea
- F. Murray Abraham: Bernardo Gui
- Volker Prechtel: Malakias Hildesheimgoa
- Feodor Chaliapin Jr.: Jurgi Burgoskoa
- William Hickey: Ubertino Casalgoa
- Michael Habeck: Berenger Arundelgoa
- Urs Althaus: Benantzio Salvemecoa
- Valentina Vargas: Neska
- Ron Perlman: Salbatore
- Leopoldo Trieste: Mikel Cesenekoa
- Franco Valobra: Jeronimo Kaffakoa
- Vernon Dobtcheff: Hughes Newcastlegoa
- Donald O'Brien: Pedro Assisikoa
- Andrew Birkin: Cuthbert Winchestergoa
- Lucien Bodard: Bertrand Pogettokoa kardenala