Dennis Ritchie
Dennis MacAlistair Ritchie (Bronxville, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1941eko irailaren 9a - Berkeley Heights, New Jersey, Ameriketako Estatu Batuak, 2011ko urriaren 12a) fisikaria izan zen, Unix sistema eragilearen garapenean kolaboratu eta C programazio lengoaia sortu zuena. Azken honi buruz, Brian W. Kernighanekin batera C programazio lengoaia informatika arloko klasiko famatua idatzi zuen.[1]
Dennis Ritchie | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Dennis MacAlistair Ritchie |
Jaiotza | Bronxville (New York), 1941eko irailaren 9a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Heriotza | Berkeley Heights (en) , 2011ko urriaren 12a (70 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: prostatako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Harvard Unibertsitatea Master of Science (en) : fisika, Matematika aplikatuak Harvard Unibertsitatea Doktoretza Summit High School (en) |
Tesi zuzendaria | Patrick C. Fischer (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | informatikaria, programatzailea, idazlea eta matematikaria |
Enplegatzailea(k) | Bell Labs (1967 - 2007) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
cs.bell-labs.co…, 9p.io… eta bell-labs.com… | |
Turing saria jaso zuen 1983an bere sistema orokorren eragilearen teoriagatik eta bere Unix sistema bat ezartzeagatik eta garatzeagatik. 1998an jaso zuen Amerikako Estatu Batuetako Teknologiaren Domina Nazionala. 2007an, erretiratu zen Sistemaren Software Ikerketa Sailen buru izanik.
Bizitza
Bronxvillen (New York) jaio zen 1941eko irailaren 9an. Bi titulu irabazi zituen Harvarden, fisikako eta matematika aplikatuko tituluak hain zuzen ere.
1967 urtean Bell laborategietan lan egitera sartu zen eta bertan parte hartu zuen Multics, BCPL, Altran eta B programazio lengoaia garatzeko taldeetan. Lucenten, 9 Planaren, Inferno eta Limbo programazio lengoaia sortzeko ahaleginetan ibili zen.
2011ko urriaren 12an hil zen bere familiaren konpainian. Haren adiskide Robert Pikek eman zuen albistea Google + sare sozialean.
C eta Unix
Ritchie ezaguna da C programazio lengoaiaren sortzailea delako, eta Ken Thompsonekin batera Unix sistema eragilearen sortzaileetako bat delako. Brian Kernighanekin batera, C programazioaren lengoaiaren asmatzaile izan zen; ANSI C agertu arte, lengoaia estandarra.
Ekarpen horiek, Ritchie informatika modernoaren aitzindari garrantzitsua da. C lengoaia erabiltzen da oraindik: aplikazio eta sistema eragileak garatzeko, Java programazio lengoaian eragin handia izan du. Unix sistema eragile modernoen oinarriak, kontzeptuak eta printzipioak garatzeko ere baliagarria da.
Sariak
- NEC C & C Saria:1979 urtean, Dennis Ritchie eta Ken Thompson, UNIX sistema eragilea garatzeagatik saritu zituzten.
- Turing saria: 1983an, Ritchie eta Ken Thompson elkarrekin Turing saria jaso zuten sistema eragilearen teoriagatik, eta bereziki UNIX sistema eragilea ezartzeagatik. Ritchiek Turing Sariari buruzko hitzaldiari izenburu hau eman zion: "Software Ikerketari buruzko hausnarketa".
- IEEE Richard W. Hamming Domina: 1990ean, bai Ritchiek bai Ken Thompsonek IEEE Richard W. Hamming Domina jaso zuten.
- Teknologiaren Domina Nazionala: 1999ko apirilaren 21ean,Thompsonek eta Ritchiek batera irabazi zuten Teknologiaren Domina Nazionala.
- Japoniako saria: 2011 urtean, Dennis Ritchiek, Ken Thompsonekin batera, Japoniako saria lortu zuen, UNIX sistema eragilearen garapenaren aitzindari izan zirelako.
Obra nabarmenak
- B programazio-lengoaia
- C programazio-lengoaia, gaur egun erabiltzen diren hainbat lengoaiaren eta teknologia askoren oinarri den programazio-lengoaia.[2]
- Unix, erabiltzaile anitzeko sistema eragilea. Unix-en diseinuan oinarritutako antzeko sistema eragile batzuk garatu dira (eskuarki Unix-alike sistemak). Horietako batzuek POSIX estandarrak betetzen dituzte, berriz ere Unix-en oinarrituta.[3][3]
- Unix-en programatzailearen eskuliburua (1971)
- C programazio-lengoaia liburua (batzuetan honela erreferentziatuta: K&R; 1978 Brian Kernighanekin)[4]
Argitalpenak eta artikulu akademikoak
50 artikulu akademiko, liburu eta testu-liburu plazaratu zituen, 15,000tik gpra aipamaen lortu zituztenak
Hauek dira bere liburu aipatuenak:
- The C programming language, BW Kernighan, DM Ritchie, Prentice Hall, Englewood Cliffs, New Jersey (1978)
- Programming languages, D Ritchie (1978)
- The UNIX time-sharing system, DM Ritchie, K Thompson, Classic operating systems, 195-220 (2001)
- Advanced programming in the UNIX environment, WR Stevens, SA Rago, DM Ritchie, Addison-Wesley (1992, 2008)
Erreferentziak
- Montse, Alegria Loinaz, Iñaki Maritxalar. (1991-02-01). «C programazio-lengoaia (I)» Elhuyar aldizkaria (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
- AlegriaLoinaz, Iñaki; Garay Vitoria, Nestor. (1995). C programazio-lengoaia. ELHUYAR arg ISBN 978-84-87114-03-8. (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
- Loinaz, Iñaki Alegria; Rodriguez, Roberto Cortiñas. (2008). Linux: sistemaren eta sarearen administrazioa. Debian eta Ubuntu (2. argitalpena). UEU arg ISBN 978-84-8438-178-5. (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
- Kernighan, Brian W.. (1978). The C programming language. Prentice-Hall ISBN 0-13-110163-3. PMC 3608698. (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
Ikus, gainera
- Programazio
- Programazio-lengoaia
- Programazio-lengoaien arteko konparazioa
- C++
- C#
- BASIC
- Python (programazio-lengoaia)
- Visual C.NET
- Visual Basic.NET
- .NET Framework
- Visual Studio.NET
- ASP.NET
- ADO.NET
- CLR
- .NET Show
- .NET
- .NET oinarri klase liburutegia
- Programazio-paradigma
- Programazio-lengoaien teoria
- Programazio-lengoaia konpilatua
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dennis Ritchie |
- Dennis Ritchieren webgunea Bell laborategietan
- Montse, Alegria Loinaz, Iñaki Maritxalar. (1991-02-01). «C programazio-lengoaia (I)» Elhuyar aldizkaria