Dennis Joseph Enright
Dennis Joseph Enright (Leamington, Warwickshire, Ingalaterra, 1920ko martxoaren 11 – Londres, Ingalaterra, 2002ko abenduaren 31) poeta, eleberrigile eta kritikari ingelesa izan zen.
Dennis Joseph Enright | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Royal Leamington Spa (en) , 1920ko martxoaren 11 |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Londres, 2002ko abenduaren 31 (82 urte) |
Heriotza modua | : eritasuna |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea eta literatura-kritikaria |
Enplegatzailea(k) | Warwickeko Unibertsitatea Singapurreko Unibertsitate Nazionala |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Leamington Collegen eta Downing Collegen (Cambridge) egin zituen ikasketak. 1947tik 1950era, ingeleseko irakasle aritu zen lanean Alexandriako Unibertsitatean. Hainbat katedra izan zituen Konan (Japonia), Berlin eta Bangkoken. Ondoren, Singapurreko Unibertsitateko irakasle izan zen.
Enrightek ezagutzen dituen lekuak erakusten ditu poemetan, eta baita gainbeheran diren zibilizazioek dituzten arazoak ere. Poesia-bildumen artean, aipagarriak ditu: Bread rather than Blossoms (1956, "Ogia loreen ordez"), Japoniako bizitzaren hainbat alderdi aztertzen dituena; Some Men are Brothers (1960, "Gizon batzuk anaiak dira"), Siam, Berlin eta Japoniari buruzko poemak biltzen dituena; Addictions (1972, "Zaletasunak"); Daughters of Earth (1972, "Lurraren alabak"), eguneroko bizitzaren egoerak erakusten dituena; Rhyme Times Rhyme (1974, "Errima-denborak"); Sad Ires (1975, "Hira tristeak"); A Faust Book (1979).
Eleberrigile gisa, aipatzekoak ditu: The Apothecary´s Shop (1957, "Botika denda"), Conspirations and Poets (1966, "Konspirazioak eta poetak") eta Man is an Onion (1972, "Gizona tipula da").
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.