Denis Papin
Denis Papin (Chitenay, Bloistik gertu, Frantzia, 1647ko abuztuaren 22a - Londres, Ingalaterra, 1714) frantses fisikaria eta asmatzailea izan zen.
Denis Papin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Chitenay, 1647ko abuztuaren 22a |
Herrialdea | Frantziako Erresuma |
Heriotza | Londres, 1713ko abuztuaren 26a (66 urte) |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University of Angers (en) |
Hizkuntzak | ingelesa frantsesa |
Irakaslea(k) | Christiaan Huygens |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria, fisikaria, asmatzailea, unibertsitateko irakaslea, ingeniaria eta medikua |
Lantokia(k) | Marburg eta Londres |
Enplegatzailea(k) | Cambridgeko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Royal Society Prusiako Zientzien Akademia Frantziako Zientzien Akademia |
Lurrunaren indar elastikoa aurkitu zuen.
Biografia
Parisen Christiaan Huygensen laguntzaile gisa lan egin ondoren, 1675. urtean Ingalaterrara joan zen Robert Boyle fisikariarekin lan egitera.
1679. urtean marmita asmatu zuen, segurtasun balbula batez osatua. 1687. urtean Kasselera (Alemania) jo zuen, eta han lurrun-makina bat asmatu zuen.
1707. urtean lurrunez ibiltzen zen lehen itsasontzia egin zuen. Ingalaterrara itzuli ondoren, beste ikerketak egin bazituen ere, bere ekonomia-baliabideak gutxituz joan zitzaizkion eta, jendeak erabat ahazturik, guztiz txiroturik hil zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Denis Papin |
Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.