Denis Greslin
Denis Greslin (Baiona, 1973ko azaroaren 4a - ) politikari eta ekintzaile lapurtarra da. Eskuin-mutur frantseseko alderdi batzuetako nahiz zenbait elkarte xenofobotan aritua da, bereziki Islamaren kontrakoetan.
Denis Greslin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1973ko azaroaren 4a (50 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Fronte Nazionala |
Alderdi politikoetan
- Fronte Nazionalean: 1986an FNko kide egin zen; bere hautagaia izan da 1993 eta 1998 artean kantonamendu, eskualde eta Legebiltzarrerako hauteskundeetan.
Pirinio Atlantikoetako Front national de la jeunesse alderdiaren gazte-adarreko buru 1991etik 1998ra, talde berean "Kontseilu nazionaleko" kide eta Udako unibertsitateko arduradun nagusia izan da.
- Mugimendu Nazional Errepublikarrean: 1998an Fronte Nazionala Bruno Mégretekin batera uzten duten koadroetakoa izan zen. Pirinio Atlantikoetako MNRko federazioa sortu eta euskal independentismoaren kontrako iritzi oso oldarkorrak plazaratzeari ekin zion. Alderdi honen izenean ere zenbait hauteskundetan hautagai izan zen. 2002an alderdi hau ere utzi zuen, bere nazioarteko politikarekin ados ez zegoelako: Frantziako eskuin-muturrak oro har erakusten duen jarrera ez bezala, Israel eta AEBren aldeko agertzen da Greslin.
- Frantziaren aldeko Mugimenduan eta/baina Sarkozyzalea: 2006an berriro atera zen eskenatoki politiko zehatzera, Philippe de Villiersen Frantziaren aldeko Mugimendua (Mouvement pour la France, MPF), bere aburuz bakarra delako "Frantziaren islamizazioa" salatzeko. Presidentetzarako hauteskundeetako lehen itzulia amaituta Nicolas Sarkozyri boto emateko deia luzatu zuen, "ezker sozialo-marxistari" aurre egitearren. 2007ko ekaineko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Pirinio Atlantikoetako 3. barrutian (Bearnori dagokio) MPFko hautagai izateko aurreikusita bazegoen ere, lehen itzulitik Sarkozyren UMPren hautagaiaren aldeko boto eskaera egin zuen.[1][2]
Elkarteetan
Alderdietako dinamiketatik aldendu denean oso aktiboa izan da zenbait elkarte edo ekimen bultzatuz:
- Islamarem kontrako Internet-gune batzuetan inplikatu zen bere izenaz artikuluak sinatuta. Batez ere ospetsu bihurtu zen SOS-Racaille ("SOS jendaila", SOS Racisme elkarteaz trufa eginez) deiturikoan aritu zen; hori dela eta 2003ko ekainean[3] 2 eguneko garde à vue ("atxiloketa prebentiboa") izan zuen baina geroago ez zen bere kontrako inolako kargurik aurkeztu.
- SOS-Racaille eta bere arazoei amaiera eman eta Occidentalis bere webgunea sortu zuen, geroago elkarte homonimoa ere eratu zuena. Elkartearen ezaugarri nagusia Islamaren kontrako oso testu gogorrak ekoiztea da; erlijio honen kontra, bereziki Frantzian aritzen diren guztiei laguntza ematen ere aritzen da. Frantses estatuan ofizialki sortu zen lehen elkarte islamofoboa izan zen eta egun ere existitzen da. Adibide gisa bonba bat jartzeagatik kartzelan dagoen Michel Lajoyeri[4] presidenteak graziazko neurri bat ematearen aldeko sinadura-kanpaina bultzatu du.
- 2007ko ekainean L'Arche aldizkari judua, Joachim Véliocas[5] L'islamisation de la France liburuaren egile eta politologo gaztea, Ivan Rioufol kazetariarekin batera eta Jean Dutourden laguntzaz La Poule déchaînée[6] aldizkari satirikoa (Canard enchaîné ezagunaren izenarekin hitz-jokoa eginez) sortu zuen, beste behin batez ere Islamaren kontra gogor aritzeko.
Euskal Herrian
- 1998ko kantonamendu hauteskundeetan 590 boto (% 10,17)[7] lortu zituen Baiona Iparraldean Fronte Nazionalaren izenean.
- MNRrekin Biarritz Ekialdean % 3,74[8] erdietsi zuen 2001ean.
Erreferentziak
- "Denis Greslinek azalpenak ematen ditu.", mediaslibres.com-en.
- Paradoxikoki (edo ulergarria den elementua da) barrutiko hautatua David Habib izan zen, jatorri magrebiarreko PSFko kide eta Morencseko auzapeza da.
- France 5 atxiloketaz.
- Bere ibilbide luzean 1986an estatuko polizia zerbitzuek eskuin-muturreko taldeetan infiltratzeko ardura eman zion, tartean GALen. 1987tik kartzelan, bere defentsan berari leporatzen zaion bonba eta beste batzuk estatuko zerbitzuek planifikatutako probokazio-kanpaina bat zela adierazi du.
- "Islamizazioaren begiratokia".
- Azken orrialdean, ont participé à ce numéro ("ale honetan esku hartu dute") atalean.
- Emaitzak Berrian.
- Emaitza Udalbitzaren ikerketa batean: 8.or.
Kanpo loturak
- (Frantsesez) Greslin aipatua Baionan eskuin-muturreko ikasle-talde baten eraketa saiakera dela eta.
- (Frantsesez) Greslinen Occidentalis webgunea.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.