Dendroaspis angusticeps

Ekialdeko manba berdea (Dendroaspis angusticeps) Elapidae familiako suge pozoitsu bat da. Arboletan bizi den suge hau Afrikako ekialdean hedatzen da. Ekialdeko manba berdeak dira manben familiako kiderik txikienak, 1,8 m-ko luzera dutelarik batez beste, nahiz eta 3,7 m-ko aleak neurtu izan diren. Manba berdea kostatik gertuko basoetan bizi da nagusiki, Kenyako hego ekialdetik Hegoafrikako Lurmutur Ekialdea eskualderaino baita Zanzibar irlan ere. Alabaina, barne aldean ere, Malawi hegoaldean eta Zimbabwe ekialdean, bizi da[2].

Dendroaspis angusticeps
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaReptilia
OrdenaSquamata
FamiliaElapidae
GeneroaDendroaspis
Espeziea Dendroaspis angusticeps
Smith, 1849[1]
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Habitatbaso
Eguneko zikloaeguneko

Bizitzeko baso trinkoak nahiago ditu non errez kamufla daitekeen hostotzan[3].

Deskripzioa

Ekialdeko manba berdeak kolore berde belarkara distiratsua du bizkarrean eta berde argia sabelaldean. Ekialdeko manba berdeak suge meheak dira, burua eta lepoa bereizita dituztenak, eta isats fina dutenak. Suge pozoitsuenetako bat da, baina ez bere familako manba beltza (Dendroaspis polylepis) adina.

Portaera

Egunez bizi den espeziea da ekialdeko manba berdea. Gauez lotarako hostotzan kiribiltzen da edo, noizbehinka enbor edo adar baten zuloan sartu. Suge arina eta igotzaile trebea da. Lurrean ez da normalean ibiltzen, goizeko eguzkitan jartzeko ez bada. Oso gutxi mugitzen dira beren lur-eremutik. Hosto artean geldirik egoten da, zelatan, zain harrapakin egokia hurbiltzearen zain. Ehizan ez da ibiltzen batetik bestera beste manbek bezala[4].

Hegazti eta ugaztun txikiz, arrautzez eta beste narrasti txikiagoz elikatzen dira.

Ekialdeko manba berde bat gatibutzan

Ekialdeko manba berdea obiparoa da. Udan 6 eta 17 arrautza bitartean erruten ditu. Kumeek 35 eta 45 cm bitartean neurtzen dute eta eklosio unetik bertatik pozoitsuak dira.

Ekialdeko manba berdearen pozoiak beste hiru manba-espezieena baino toxikotasun txikiago du. Hala ere, oso toxikoa da oraindik. Ekialdeko manba berdea izua da eta gizakia ebitatzen du. Dena den, irteerarik gabe sentitzen denean eraso egiten du hozkada bat baino gehiago emanez. Antitoxina eman ezean heldua hilgarria izan daiteke. 18 et 20 mg bitarteko dosia hilgarria da gizakiarentzat eta ekialdeko manba berdearen heldu bakoitzak 60 eta 95 mg bitartean eduki ditzake[5][6].

Erreferentziak

  1. The Species 2000 and ITIS Catalogue of Life
  2. FitzSimons, Vivian F. M.. (1970). A field guide to the snakes of Southern Africa. Collins ISBN 0-00-212146-8. PMC 147837. (Noiz kontsultatua: 2022-09-03).
  3. Spawls, Stephen. (1995). The dangerous snakes of Africa : natural history, species directory, venoms, and snakebite. Ralph Curtis-Books ISBN 0-88359-029-8. PMC 33833647. (Noiz kontsultatua: 2022-09-03).
  4. Marais, Johan. (2004). A complete guide to the snakes of southern Africa. (2nd ed. argitaraldia) Struik ISBN 1-86872-932-X. PMC 55743880. (Noiz kontsultatua: 2022-09-03).
  5. Christensen, P. A.. (1981-06-20). «Snakebite and the use of antivenom in southern Africa» South African Medical Journal = Suid-Afrikaanse Tydskrif Vir Geneeskunde 59 (26): 934–938. ISSN 0256-9574. PMID 7244896. (Noiz kontsultatua: 2022-09-03).
  6. Biology and treatment of the mamba snakebite. https://www.wemjournal.org/article/S1080-6032(96)71002-5/pdf. .

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.