Dendrita

Dendritak (greziarrez δενδριτης, "zuhaitza") neuronaren protoplasma luzapenak dira, adartuak, eta nahiko motzak. Neuronen amaiera zatiak dira, eta zerikusi handia dute estimuluen jasotzean, beste neurona baten axoitik datorren nerbio bulkadaren hartzaile bezala funtzionatzen baitute.

Dendrita

Neurona aurresinaptikoetan kokatutako bexika sinaptikoetatik bidalitako neuroigorleekin erreakzionatzeko gai diren kimiohartzaileak dituzte. Hauek, ezinbestekoak dira, neurona aferente eta neurona eferenteek osaturiko nerbio bidetik bulkada kimioelektrikoak behar den bezala igortzeko.

Nerbio gidatzea

Dendriten zuhaitza, perikarionarekin batera, zelularen zati hartzaileak dira, eta ezinbestekoak dira nerbio bulkadaren igorpenean. Guzti hau, beste zelula batzuek eragindako estimuluaren erantzun bezala, zelula ziztabera baten mintz potentziala despolarizatu egiten delako gertatzen da. Hain zuzen ere, potentzial hau neurri batetik haratago despolarizatzen denean, abiatzen da akzio potentziala. Potentzial hau, mintzetik barreiatzen da, bere indarra gutxituz ziztaturiko puntutik urruntzen den heinean.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.