Denbora lerro
Historiaren garai ezberdinetan gertatutakoa irudikatzeko era egokia da ardatz kronologikoa. Ardatz kronologiko bat egiteko jarraitu beharreko pausoak hauek dira:
- Irudikatu behar dugunak zenbat mende edo urte irauten duen zehaztu(kasu honetan K.a. 3000.urtetik gaur egunera arte)
- Denboraldi osoaren arabera, kalkulatu unitate bakoitzari (mendea, hamarkada, milurtea...) zenbat zentimetroko luzera emango diogun.
- Marra bat marraztu ondoren, lehenengo eta azkeneko data ezarri behealdean. Urte-tarteak ere ezarri, distantzia proportzionalak errezpetatuz.
- Izenburu gisa ezarri ardatz horretan irudikatu nahi duguna (aro historikoak, esaterako).
- Ardatzean egin beharreko sailkapenak kokatu, urte-tarteak ongi zehaztuz (aro bakoitzaren hasiera-amaiera guneak).
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Histropedia: Wikipediako artikuluen denbora-lerroak egiteko webgunea.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.