Denbora da Poligrafo Bakarra
Denbora da Poligrafo Bakarra (edo DDPB) Berri Txarrak musika talde euskaldunak 2014an argitaratutako disko hirukoitza da, I- SUTXAKURRAK (Ross Robinsonek ekoitzia), II- HELDULEKU GUZTIAK (Ricky Falknerek ekoitzia) eta III- XAKE-MATE KULTURAL BAT (Bill Stevensonek ekoitzia) diskoez osatua.
Denbora da Poligrafo Bakarra | ||||
---|---|---|---|---|
Berri Txarrak taldearen estudioko albuma | ||||
Argitaratze data | 2014ko azaroaren 24a | |||
Musika mota | Rock, Punk | |||
Iraupena | 71 minutu | |||
Hizkuntza | Euskara | |||
Diskoetxea | Only in dreams | |||
Ekoizpena | Ross Robinson, Ricky Falkner eta Bill Stevenson | |||
Berri Txarrak taldearen kronologia | ||||
|
Testuingurua
Denbora da poligrafo bakarra diskoa 2014ko azaroan argitaratu zen, Only In Dreams euren zigiluarekin. Guztira hiru diskoz eta 20 abestiz osatua: kantu bat taldearen urte bakoitzeko. 20. urteurrens ospatzeko lan hirukoitz hau hiru txandatan eta hiru ekoizle ezberdinekin grabatu zuten: Ross Robinson (martxoan, Kalifornian), Ricky Falkner (uztailean, Madrilen) eta Bill Stevenson (irailean, Koloradon). Abesti motz eta zuzenak dira nagusi. [1]
Sariak
Berri Txarrak taldeak hainbat sari eta izendapen lortu zituen DDPB diskoarekin, besteak beste: Premios Fest sariketan Estatuko Zuzenekorik Onenaren Saria, Vetusta Morla eta La Pegatina izendatuen aurretik. [2] Euskarazko diskorik onena, Musika Independientearen (MIN) sarietan [3] ‘Zerbait asmatuko dugu’ abestiarekin, bideoklip onenari saria Caostica zine jaialdian. [4]
Gertakariak
Aragoiko PPk , 2015eko irailaren 25ean Zaragozan ospatzekoa zen OTANen eta beronen maniobra militarren aurkako kantaldian BERRI TXARRAKek kantatzea debekatzea eta taldekideek Aragoien pertsona Non Gratatzat hartzea eskatu zuten. Taldeak adierazpena argitaratu zuen gertakarioi erantzunez [5] .
Bitxikeriak
Taldeak eskeinitako kontzertuen artean, aipagarria da Nantesen pertsona bakarraren aurrean jotako kontzertua 2017ko ekainean.
[6] (Gaztelaniaz)
Abestiak
I- SUTXAKURRAK
1. | Lanbroan | 4:16 |
2. | Ordaina | 3:56 |
3. | Alegia | 4:04 |
4. | Zimelkor | 4:39 |
5. | Armak | 4:34 |
6. | Etsia | 2:59 |
7. | Sutxakurrak | 5:56 |
II- HELDULEKU GUZTIAK
1. | Aditu bihurtuak | 1:59 |
2. | Bigarren itzala | 4:27 |
3. | Lemak, aingurak | 3:33 |
4. | Poligrafo bakarra | 4:14 |
5. | Bele erraldoia | 3:32 |
6. | Helduleku guztiak | 3:35 |
7. | 26 segundotan | 5:19 |
III- XAKE-MATE KULTURAL BAT
1. | Zerbait asmatuko dugu | 1:43 |
2. | Hemen sukaldarien herrian | 2:05 |
3. | Orain norbait zara | 1:57 |
4. | Hitzen oinarri ahula | 2:01 |
5. | Xake-mate kultural bat | 1:59 |
6. | Bigarren eskuko amets | 4:23 |
Erreferentziak
- https://www.diariovasco.com/culturas/musica/201411/10/berri-txarrak-taldearen-kontzertu-20141110185241.html
- http://www.berritxarrak.net/berri-txarrak-estatuko-2015eko-zuzeneko-onenari-saria-premios-fest-sariketan/?lang=eu
- http://www.berritxarrak.net/berri-txarrak-en-ddpb-euskarazko-diskorik-onena-musika-independientearen-sarietan-min/?lang=eu
- http://www.berritxarrak.net/zerbait-asmatuko-dugu-bideoklip-onenani-saria-caostica-zine-jaialdian/?lang=eu
- http://www.berritxarrak.net/berri-txarrak-taldearen-adierazpena/?lang=eu
- https://www.publico.es/culturas/berri-txarrak-actuan-sola-persona-nantes-dimos.html