Denario

Denarioa antzinako zilarrezko erromatar txanpona zen, gutxi gorabehera, K.a. 268 eta 360 bitartean txanpondutakoa. Hasieran, 10 aseko balioa zuen:, hortik haren izena eta X ikurra.

K.a. 212an, denarioa diru sistema berriaren oinarri bihurtu zen eta asa erreferentzia gisan ordezkatu, kobre patroitik zilar patroira igaro zen. Txanpon sistema berri hori, denarioak gain, quinarioak, sestertzioak eta asak osatzen zuten, honako baliokidetza hauekin:

Erromatar txanponen arteko baliokidetzak
DenarioaQuinarioaSestertzioa AsaMetala
Denarioa (sinboloa: X) 12410Zilarra
Quinarioa (sinboloa: V) 1/2125Zilarra
Sestertzioa (sinboloa: IIS) 1/41/212,5Zilarra
Asa (sinboloa: I) 1/101/52/51Brontzea

Tito Livioren arabera, denarioa lehen aldiz, K.a. 268an txanpondu zen. Hasierako pisua 4,54 gramokoa zuen, hots, ontza baten seirena; K.a. 217an, Lex Flaminiaren ondorioz, pisua 3,90 gramotan ezarri zitzaionez, 16 aseko balioa izatera pasatu zen. Balio horrexekin iraun zuen 64. urtean Neronek 3,4 gramora jaitsi zuen arte eta pisua berriz jaitsi zen: Marko Aurelioren agintaldian, 2,36 gramotan ezarri zen eta 1,70 gramotan Septimio Severorenean. Balioaren jaitsierak etengabe segitu zuen, Karakalaren agintaldian antoninianoa sartu zen arte, horrek denarioa erabat ordezkatuko baitzuen, Gordiano III.aren erregealdian.

Goian, Erromatar Errepublikaren garaikoa (K.a. 157koa); Vespasianoren erregealdikoa (73koa); Marko Aurelioren erregealdikoa (161ekoa) eta Septimio Severoren erregealdikoa (194koa). Behean, Karakalaren irudiduna (199koa); Julia Domnaren irudiduna (200ekoa); Heliogabaloren irudiduna (219koa); eta Maximino Traxen irdudiduna ( 236koa).

Denarioen eta haien zatitzaileen aurrealdean, hasieran, erromatar jainko eta jainkosen irudiak ageri ziren, asetan bezala. Quinarioek bezala, Erroma pertsonifikatuaren burua zeramaten, galea edo kasko batekin estalia (askok Minervarekin nahasten zuten). Atzealdean, Dioskuroen (Castorren eta Poluxen) irudiak zeramatzaten, Garaipenaren gurditik edo koadriga batetik tiratzen, Jupiterren gurdia edo Marterena eramaten. Hantxetik datoz pieza horiei ematen zaizkien bigatu eta kuadrigatu izenak. Askoz ere aurrerago, bata bestearen ondorengo igortzeetan, jainko horien guztien irudiak kenduz joango ziren: haien ordez, era askotako irudiak paratu ziren, txanpontzea zuzentzen zuen magistratuaren nahiaren arabera, eta antzinako pertsonaien, familia oroigarrien, familiako ikurren eta, ondoren, magistratu bakoitzaren balentrien edo ekintzen irudikapenetan zetzana. Erromatar Errepublikaren amaieran edo Julio Zesarren triunbiratoaren garaian, txanponen aldeetako batean, horiek baimentzen zituen pertsonaiaren erretratua agertzen hasi zen.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.