Demokrazia Europan 2025 Mugimendua
Demokrazia Europan 2025 Mugimendua edo DiEM25 (ingelesez: Democracy in Europe Movement 2025), europar mugimendu politikoa da, 2015ean Gianis Varufakis Greziako finantza ministro ohiak bultzatu zuena. Mugimenduaren aurkezpen ofiziala 2011ko otsailaren 9an egin zen Berlingo Volksbühne antzokian.[1] Mugimenduaren helburua Europar Batasuna erreformatzea da ordezkaritza zuzena izango duen Parlamentu burujabe bat sortzeko, Parlamentu nazionalekin eta gainerako eskualde edo tokiko erakundeekin boterea partekatuko duena".
Mugimendu honek Europaren ideia berrindartu nahi du demokraziaren arabera arautuko den jendearen batasuna bezala eta ez mugimenduak deitoratzen duen gaur egun Europar Batasuna; aginduak ematen dituen teknokratez osatutako estatu bat.[2] Argumentu hori indartzeko, zortzi aspektu desberdin aipatzen dira gobernantza, konsentimentuz baino, elkarrekintzaren bitartez egiteko.
Mugimenduak Europako zenbait intelektualen, aktibisten eta politikoen babesa jaso du, hala nola, Julian Assange,[3] Toni Negri italiar filosofoa,[4] Saskia Sassen herbeheretar soziologoa, Brian Eno ingeles musikaria,[3] James Galbraith estatubatuar ekonomilaria, Stuart Holland parlamentari laborista ohia edo Slavoj Žižek eslovakiar filosofoa,[3] besteak beste.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Yanis Varoufakis: EU no longer serves the people. The Guardian 9 February 2016.
- (Ingelesez) (PDF) The EU will be democratised. Or it will disintegrate!. Democracy in Europe Movement⋅2025 (Berlin) 2016-02-09 (Noiz kontsultatua: 2015ko otsailaren 9a).
- Oltermann, Philip. (2016ko otsailaren 10a). «Yanis Varoufakis launches pan-European leftwing movement DiEM25» The Guardian.
- (Alemanez) Van Laak, Claudia. (2016ko otsailaren 9a). «Gründung von DiEM25 in Berlin:Varoufakis lädt zur Demokratiebewegung (DiEM25-en sorrera Berlinen: Varoufakis-ek demokraziaren aldeko mugimendu batera deitzen du» Deutschlandfunk (Noiz kontsultatua: 2016ko otsailaren 12a).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Ingelesez) (Frantsesez) (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala
- (Ingelesez)Yanis Varoufakis TED Talk: Capitalism will eat democracy – unless we speak up