Demiku
Demiku Bermeoko (Bizkaia) auzoa da. 2014ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 42 biztanle ditu. Bermeotik Katillotxu mendira igotzeko abiapuntua da. Jaiak otsailaren 2an egiten dira, Kandelaria egunean.
Demiku | |
---|---|
Euskal Herria | |
Demiku auzoa, atzean Matxitxako lurmuturra. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Bizkaia |
Udalerria | Bermeo |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 43°24′40″N 2°42′57″W |
Garaiera | 112 metro |
Demografia |
Historia
1236. urtean Bermeoko fundazio agirian aipatua izan zen De Menigo izenarekin. Izenak bilakaera hau izan du urteekin: Demenigo > Demenigu > Demeniku > Demeiku > Demiku. XIX. mendearen erditik aurrera, Deminigus aldaera nagusitu da idatziz: Demenigo > Demenigos > Demenigus > Deminigus.[1]
Auzo honek elizatxo bat du, Kandelaria edo Demikuko ama birginia izenaz ezagutua, hau 1934ko apirilaren 5ean sortu zen.
Baserriak
Hamaika bat dira auzoko baserriak. Horietatik zortzi 1578ko dokumentu idatzietan agertzen dira[2]: Zarran, Errenta, Beiti (edo Beitxi), Fradu, Txomekane (edo Txomane), Etxebarri, Uriarte-beko eta Uriartegoiko.
Beste hiru baserriak XIX. mendekoak dira, bata eraikuntza berrikoa, Tontorre (gaur erabat itxuraldatua), bigarrena, Mundakarako errepide ondoan, Errosako zubiaren Bermeo aldeko muturrean, Errosape, eta bestea, Justu, lehenago San Justo y Pastor ermitaren etxea izana eta gero baserri bihurtua.
Zarragoitiko tontorraren hegoaldean, Artika auzorako lepoan, XIX. mendearen amaieran eraikitako etxetxo bat ere izan zen, Txikitiñene.[1]
Kandelaria eguna
Auzoko jaia Kandelaria egunean ospatzen da, ostailaren 2an negu erdialdean, Herri tradizioaren arabera, neguaren luzea edo laburra neurtzen da egun horretako eguraldiaren arabera: Kandelario bero, negua dator gero; Kandelario hotz, negua joan da motz. AEBetan otsailaren 2a Marmotaren Eguna da. Hibernatzen duten ugaztunek lozorroari uztea ala ez uzteko erabakitzen dute aukera batekin dagoen lotua tradizio hori,[3] eta Euskal Herrian hartz baten esnatzearekin lotu izan ohi da, normalean Inauterien zikloarekin lotuta.[4]
Euskara
Euskaraz ezberdin egiten da Bermeon baserrian eta kalean, baita 50 metroko distantzian ere. Bermeoko kaletarrek beren berbaera ei dute. Mundakoko euskararekin ere ezberdintasunak atzematen dituzte bertakoek.[5]
Demikutar ospetsuak
Carlos Anasagasti Zulueta demikutarra gudari-kapilaua izan zen 36ko gerran Bizkaian. 1939an erbesteratuta Paraguaira joan zen misiolari. Geroago Bolivian oso lurralde txiroan Beni hiriko gotzaina izan zen 1953tik 1986ra bitarte.[6][7]
Demografia eta biztanleria
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2014 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
52 | 54 | 54 | 57 | 52 | 54 | 54 | 53 | 42[8] |
Iruditegia
- Demiku auzoko Kandelarije baseliza.
- Fradu baserria
- Txomane (edo Txomekane) baserria.
- Beitxi baserria
- Etxebarri baserria
- Errenta baserria
- Aramaiene baserria
- Uriartegoikoa baserria
- Demikuko Kandelarije baseliza
- Katillotxu mendiko buzoia
Erreferentziak
- Bermeoko toponimia bermeo-euskaraz.com
- Fradu baserria, Bermeoko toponimia Bermeoko udala
- idatzia, Zientzia Kaiera-k; 2Ots2014; Comentarios1. (2014-02-02). «Kandelaria» Zientzia Kaiera (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
- oier_a. «Inauteri goiztiarrak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
- Anasagasti Larrabaster, Lorentzo. (2011). «Euskara ezberdina Bermeoko baserrietan eta kalean - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).
- Carlos Anasagasti Zulueta Auñamendi Eusko Entziklopedia
- (Ingelesez)Bishop Carlos Anasagasti Zulueta
- Bizkaiko biztanleria-entitateka, sexuaren, adin-taldeen eta naziotasunaren arabera. 2014 Eustat